[eibar] Eibarko kontraesanak: etxeak eta katagorrixak

Gari Araolaza gari a bildua eibar.org
As, Api 10, 08:44:55, CEST 2007


Gaur dator prentsan Eibar erdiguneko bi txalet pikutara doazela,
etxeak egiteko noski. Mekolako txaleta eta Isasikoa. Eibarko urbanismo
desastrearen lerroa pixka bat apurtzen zeben etxe hauek.

Orain segurua da "Makalarro" pasabidea galdu dogula, hain izen
bereziko pasabide kuriosua. Beti izan dot handik pasatzeko tentazioa,
baina Alfarako sarrera zanez itxita egoten zan.

http://tinyurl.com/3bauux

Baina atzo Eibarrekin pozteko aukera ere izan neban, Elgetarako
bidean. Isasi panaderixako obradora baino ehun metro lehenago, ez
zeban ba katagorri edo katamixar batek karretera zeharkatu gure
aurrean? Pentsau umeentzat zelako emoziua!  Aupa Eibar, ez dago dana
galduta!

Gari



Eibartarrak posta zerrendari buruzko informazio gehiago