[eibar] Lagun Izoztuan gutuna

Xabier Mendiguren xmendiguren a bildua elkarlanean.com
As, Api 10, 11:22:51, CEST 2007


Mitxel:

Hobe Oierri bidaltzen badiok, topatu ezinik jarraitzen diat eta.

Mila esker.

X.

El 10/04/2007, a las 11:22, mitxel escribió:

>  Oier,
>
>  Nik badaukat gutun hori. Xabierrek topatzen ez badu, nik fotokopiak 
> egin eta postaz bidali ahal dizut.
>
>  Mitxel
>
>  Xabier Mendiguren(e)k dio:Editore alua ni nok, kasualitatez, hik 
> igual ez heban jakingo baina.
>>
>>  Alukerixa, ordea, idazliak pentsau juan. Hobeto esanda, haren ideia 
>> zuan gutun hori aldizkariren baten ateratzia ta kitxo, etxuan liburu 
>> barruan gura. Neuk proposau netsan benetako gutun gisa liburuari 
>> eranstia, hak onartu, baina baldintza batekin: soilik lehen 
>> ediziñorako (haren baldintza izan zuan bakarrik Durangon erosten 
>> ebenendako izatia, baina guk apur bat zabaldu genduan).
>>
>>  Orain gutun hori kolekzionisten kutixia izango dok. Zerrendakoen 
>> artian ba ete jagok halangorik?
>>  Horrez ganera, neuk ordenagailuan euki behar neukek, baina etxoat 
>> topau. Aurkitzen badot bialduko deuat.
>>
>>  Irakurketak on egin.
>>
>>  X.
>>
>>  El 05/04/2007, a las 11:18, oier escribió:
>>
>>> Ia bateronbat lagundu ahal naben.
>>>
>>> "Lagun izoztua" liburua irakortzen nabil. Liburu hau gutun batekin
>>> argitaratu ei zan, gutun solte bat, ale honen jabeak galdu egin 
>>> dabena.
>>> Pentsatzen dot beste askok be galdu egingo zebela gutun hori. Orduan
>>> nere galderia da: iñok ba ete daki nun kristo lortu neikian gutun 
>>> hori,
>>> testua bada be? Interneten begiratu dot eta ez dot topatu. 
>>> Txarrenian,
>>> eskaneatu egingo neuke eta jabiari bueltan emon.
>>>
>>> Editore aluak...
>>>
>>> O.
>
> <ATT1416811.txt>
-------------- hurrengo zatia --------------
Testu hutsa ez zen mezu bat ezabatu egin da...
Izena: ez dago erabilgarri
Mota: text/enriched
Tamaina: 1758 bytes
Azalpena: ez dago erabilgarri
URL : <https://postaria.com/pipermail/eibartarrak/attachments/20070410/eb44a0c7/attachment.bin>


Eibartarrak posta zerrendari buruzko informazio gehiago