[eibar] Euskararen mapa mundia

Amatiņo lamatino a bildua euskalnet.net
Ost, Api 11, 12:00:39, CEST 2007


Ia, ahalik eta laburren, ni oso aittua ez banok be...

1. Egixa dok oin ez dala, teoriaz, ezer "berezirik" egin bihar Iparraldian
eta Naparruan ETB ikusteko baiņa, praktikan, ETBk mortalak eta bi egitten
jittuk, batez be Naparruan, naparrek ezer "berezirik" egin biharrik barik
ikusi deixen.

2. Indarrian daguan sistema analogikuaz, edozenbat "artisau-lan" lan egin
leikek, mendi batetik beste batera errebotatu, eta seiņalian ia-ia nahi dan
lekura eruan. Honela, leku batzuetan oso ondo ikusten dok, beste batzuetan
erdipurdi eta beste batzuetan eskas baiņa, txarrenian be, ikusi. Analogikuak
ez jakak ixa mugarik (distantzia baten barruan) eta baten batek (gobernu
naparrak, esaterako) mugak jarriko balittu be, ziharreko bidetik beti daok
soluziņon bat. Dana dala, esan biharra daok, momentu honetan Foru Gobernuak
zailtasunak jarri baiņo, erreztasunik emon ez eta "ez ikusi" egiten dabela.

3. Sistema digitalian ez dagok erdipurdiko soluziņorik. Ikusi egitten dok
(eta oso ondo) ala ez dok ikusten. Mugak jarri leikiazak, baiņa horretara
jarri biharra daok, mugak jartzeko erabaki ofizialak hartu behar dittuk. Eta
muga jarri, pasua itxi.

4. Ez dok bardiņa telebista lokalen eta autonomikoen kasua. Eibarren ez dok
iņoiz Telebilbaorik ikusiko, ez Ermuan  Teledonostirik, ez Debabarrenan
Goienatelebistarik. Baina ez dok banatzailian erabakixa, telebista lokalari
darixon baimena baiņo, telebista lokalak lokalak izaten jarraittu deixen eta
alkarri lehiarik ez egin.

5. ETBk ez jok arazorik izango Iparraldian, horretarako merkatuan bidia egin
biharko jok eta, txarrenian be, hori diruaz konpontzen dok. Naparruan,
ostera, izan leikek orduan indarrian egongo dan foru-gobernuak bidia
egittia, ez ikusi egittia edo kontrako erabagi formala hartzia. Baiņa 2010
urtian telebisiņuari muga formalak hartziari ekitia...

Amatiņo





> Imanolek:
>     - Ia ba, klabean irakurtzen ez dakigunontzat : zergatik bai? zergatik
> ez? zergatik txarragoa? zergatik hobia?


Gaur egun, Hendaian edo Leitzan ETB ikusteko ez da ezer berezirik egin
bihar, telebisiņua sintonizau, eta kitto.

2010etik aurrera, baina, Hendaiako TDT hornitzailien esku egongo dira, ala?

Nik ez dakat TDTrik etxian, baina Euskaltel dakat. Eta Euskaltelekin
(edo Telofonica-Trio, eta abar), ezin dozu aukeratu zer ikusi nahi
dozun. Ermuan Telebilbao ikusten dabe, eta Elgetan GoienaTelebista.
Eibarren, berriz, KTB eta Teledonosti.

2010etik aurrera, Hendaian nundik jasoko dabe Euskal Telebista?
Zelan funtzionauko dau? Erabiltzailien esku egongo da katiak aukeratzia?
Dana libre?

Asier

_______________________________________________
Adi gero, mezuak bidaltzeko: eibartarrak a bildua postaria.com

http://www.eibar.org/zerrenda

harpidetza eteteko: eibartarrak-leave a bildua postaria.com




Eibartarrak posta zerrendari buruzko informazio gehiago