[eibar] CSICa gurean

Josu Mendicute josumendicute a bildua gmail.com
Or, Api 13, 01:45:38, CEST 2007


Neri 16 urte nituenean egin zidaten horrelako inkesta bat. Bukatutakoan
iluminatu eta galdetu nien ea erantzuteko 18 urtetik gorakoa izan behar
nintzen. Noski, erantzun zidan baietz, eta harrituta galdetu zidan ¿no
tienes o qué?. Eta nik "sí, sí, tengo 19...". Pena ematen zidan telefonoan
hainbeste denbora egon ondoren hamasei urteko mutiko bat elkarrizketatu
zuela esateak.
Josu.



2007/4/12, Imanol Trebiño <trebi.arte a bildua euskalnet.net>:
>
>      Sekulan ez dotzuela inkesta elektoralik egin? Ba bai, guzurra
> badirudi be, egitten dira, eta gaur neri tokau jata. Ez dabe dan-dana
> hutsetik inbentatzen.
>
>     Gasteizko udal eleziñuen gainean zan, CSICak egina, galdera itxiak
> partidu eta kandidatuen artean, izen-apelliduekin (kandidatuenak), danak
> Gasteizkuak.
>
>     Gezur txikiren bat be sartu dot, espero ez nebalako, ostian handixagua
> egingo neuke. Aspaldi dakat garbi horrelaxe egin behar dala, alde batetik ez
> dotelako inkestaegileen fede onian edo inpartzialitatean sinisten, bestetik
> nik inkesta gutxiago eta erreferendum gehixago gura dotelako.
>
>     Inkestagilea jun eta gero konturatu naiz: Batasuna edo Batasuna
> inguruko kandidaturik ez deste eskaini aukeratzeko. CSICek behintzat
> Batasunakoak aurkezteko ez balira lez, esistituko ez balira lez, jokatzen
> dabe.
>
> _______________________________________________
> Adi gero, mezuak bidaltzeko: eibartarrak a bildua postaria.com
>
> http://www.eibar.org/zerrenda
>
> harpidetza eteteko: eibartarrak-leave a bildua postaria.com
>
-------------- hurrengo zatia --------------
Erantsitako HTML dokumentu bat ezabatu egin da...
URL: <https://postaria.com/pipermail/eibartarrak/attachments/20070413/1ad85048/attachment.html>


Eibartarrak posta zerrendari buruzko informazio gehiago