[eibar] CSICa gurean

Oier Araolaza oier a bildua dantzan.com
Or, Api 13, 10:30:38, CEST 2007


Neri aurreko batean komunikabideen inguruko inkesta egin zidaten, 
CIES-ekoa. Zapatu goiza eta etxeko tinbrea jota etorri zan galdezka 
neska bat. Hasieran ez nekien zerri buruzko inkesta zan. Aber 
periodikorik letzen neban. Eta nik baietz. Orduan berak "Diario Vasco?". 
"No". "El Correo?". "No". "Ahhh" orduan zerrendan bila hasi zan, "Alguno 
de estos?", "Bai, hauxe, Berria!". "De que va la encuesta?".  
Komunikabideei buruz, CIES enpresak egiten zabala. Orduan hasi nintzan 
animatzen. "Que radio escuchas? SER, COPE, Radio Euskadi, Radio 
Nacional,..." eta nik "Euskadi Irratia". "Eso es en euskera? Y me puedes 
decir que programa escuchas o su presentador? POr la maņana?" "Goiz 
kronika, Manu Etxezortu". Ordu erdi Etxezortu idazten. "Al mediodia?" 
"Ainhoa Etxebeste". A la tarde? "Mezularia, Maite Artola". Hor berotzen 
hasi nintzen eta hortik aurrera hartu nion neurria inkestari. Zerrendak 
aurkezten zizkidanean euskerazkoak bakarrik aukeratzen nituen: "Argia, 
Elhuyar, Egan,...". Sekula irakurri ez ditudanak, baina euskaraz 
direlako ezagutzen ditudanak ere aipatu nituen. "Cuanto ves la tele?". 
"No veo tele" Tori arraina. "Aqui se ve Teledonosti?". "Si, pero no veo 
nunca, solo ETB1 de vez en cuando". "Internet? dime de estas lista si 
lees alguno de estos..." "NO, no, no, no,aaah sustatu, eso Si, Goiena 
tambien, eibar.org,...".  Pena dantzan.com ez zela ageri zerrendan.

Behinguagatik sinistu egingo dot CIES-en inkestan, hori fidagarrixa da!

oier.

Imanol Trebiņok idatzi du:
>     Sekulan ez dotzuela inkesta elektoralik egin? Ba bai, guzurra 
> badirudi be, egitten dira, eta gaur neri tokau jata. Ez dabe dan-dana 
> hutsetik inbentatzen.
>  
>     Gasteizko udal eleziņuen gainean zan, CSICak egina, galdera itxiak 
> partidu eta kandidatuen artean, izen-apelliduekin (kandidatuenak), 
> danak Gasteizkuak.
>  
>     Gezur txikiren bat be sartu dot, espero ez nebalako, ostian 
> handixagua egingo neuke. Aspaldi dakat garbi horrelaxe egin behar 
> dala, alde batetik ez dotelako inkestaegileen fede onian edo 
> inpartzialitatean sinisten, bestetik nik inkesta gutxiago eta 
> erreferendum gehixago gura dotelako.
>  
>     Inkestagilea jun eta gero konturatu naiz: Batasuna edo Batasuna 
> inguruko kandidaturik ez deste eskaini aukeratzeko. CSICek behintzat 
> Batasunakoak aurkezteko ez balira lez, esistituko ez balira lez, 
> jokatzen dabe.
> ------------------------------------------------------------------------
>
> _______________________________________________
> Adi gero, mezuak bidaltzeko: eibartarrak a bildua postaria.com
>
> http://www.eibar.org/zerrenda
>
> harpidetza eteteko: eibartarrak-leave a bildua postaria.com




Eibartarrak posta zerrendari buruzko informazio gehiago