[eibar] Alkoholemia proba boluntarioa

Imanol Trebiņo trebi.arte a bildua euskalnet.net
Or, Api 13, 22:35:48, CEST 2007


"eta hori egingo balute larunbat gauetan izugarrizko ilarak izango zituztela atarian"

    - eta hori txarra izango litzateke? Ba ez, alderantziz, eurentzako bihar gehixago izango litzateke, baina zerbitzu hobia. Izan leike batzutan txantxetan doian bat agertzea, baina azkar igartzen da nor doian serio eta nor doian txantxetan. Eta ez ziran egongo "izugarrizko ilarak".

        it
  ----- Original Message ----- 
  From: Josu Mendicute 
  To: Eibartarrak zerrenda 
  Sent: Friday, April 13, 2007 8:24 PM
  Subject: [eibar] Alkoholemia proba boluntarioa


  Gaur bazkaria euki dot kuadrillakoekin, eta arratsaldeko 7ak aldera kotxea hartu beharra euki dot. Oso gutxi edan dot bazkarian, eta ordurako denbora dexente pasata zegoen, baina dagoen zorrozkeria kontuan izanda alkoholemia proba egin nahi izan dot. Gainera, pasa den udan karneta atera nuenez, alkoholemia maximoa 0,15ekoa baino ez da neretzat (karneta bi urte baino gehiago dutenentzat 0,30). Nik uste kotxea lasai asko hartzeko moduan nengoela, zalantza bakarra makinaren zorrozkeriak esango zuena zen. 

  Badaezpada Udaltzaingoarengana joan naiz putz egitera, eta ez didate utzi. Arrazoia, makinak garestiak direla eta hori egingo balute larunbat gauetan izugarrizko ilarak izango zituztela atarian. Sei hilabetean behin makinak Bartzelonara eraman behar dituztela kontrolatzeko, eta hori garestia dela. Zerbitzu hori nahi duenak makina erosi behar duela esan dit, eta zalantzak banituen, kotxea ez ikutzeko. 

  Nik entzunda nuen nonbait -ez dut gogoratzen non-, zalantza izan ezkero poliziarengana jotzeko. Ja! Neri berdin zait zerbitzua ordaindu behar izatea. Gaur bezelako egunetan, ordainduko nuke. Ez legoke gaizki isunak jartzen dizkiguten horiek, kotxea hartu aurretik, esatea legearen ustez kotxea hartzeko moduan gauden ala ez. Udaltzainak esan dit nik jakin behar dudala gidatzeko moduan nagoen ala ez. 0,20 badaukazue, zerrendakide gehienok kotxea legez gida dezakezue. Nik ez, nahiz eta agian zuek bezain ondo egon... nere ustez kotxea hartzeko moduan nengoen, baina makinak zer esan zezakeen jakin barik geratu naiz. 

  Josu.



------------------------------------------------------------------------------


  _______________________________________________
  Adi gero, mezuak bidaltzeko: eibartarrak a bildua postaria.com

  http://www.eibar.org/zerrenda

  harpidetza eteteko: eibartarrak-leave a bildua postaria.com
-------------- hurrengo zatia --------------
Erantsitako HTML dokumentu bat ezabatu egin da...
URL: <https://postaria.com/pipermail/eibartarrak/attachments/20070413/1b60f9c7/attachment.html>


Eibartarrak posta zerrendari buruzko informazio gehiago