[eibar] Hauteskunde porra

Josu Mendicute josumendicute a bildua gmail.com
Al, Api 16, 01:49:58, CEST 2007


Hilabete t´erdi barru Udal eta Foru Hauteskundeak izango ditugu eta oraindik
ez dugu porrarik egin. Batasunari -berdin zait zein izenpean- aurkezten
utziko diote? Hori determinantea izango da toki askotan. Eibarren, 2003an
Eibar Sortzeni aurkezten utzi izan baliote, PSOEk ez luke gehiengo osoa
izango. Eibarko kasuan ...eta kitto!n Enekok aipatu izan du nola beste
hauteskundeetan PSOEk ez duen Udal Hauteskundeetan bezain beste indar.
2005eko Eusko Legebiltzarrerako Eibarko emaitzek frogatzen dituzte Enekoren
hitzak:

PP+PSOE: 6535
EAJ+EA: 6334
EHAK: 1952
EB+Aralar: 1393

Egun Udalbatza osatzen duten 21 zinegotziak horrela daude banatuta:

PSOE: 11
EAJ+EA: 7
PP: 2
EB: 1

Eibar Sortzen legez kanpo egon ez balitz kalkulatzen da PSOEk eta PPk
zinegotzi bana gutxiago izango zituztela. Aste hontan izango dira bi urte
Legebiltzarrerako emaitzak (goikoak) ikusi eta zerrendan bertan hauxe esan
nuela: "Jo zelako desberdintasuna Udal hauteskundeak eta hauen artean..."

Zenbakiekin ez naiz animatuko oraindik, baina uste dut PSOEk irabaziko
duela, nahiz eta gehiengo osoa galduko duen. Animatzen zarete porra egitera?
Josu.
-------------- hurrengo zatia --------------
Erantsitako HTML dokumentu bat ezabatu egin da...
URL: <https://postaria.com/pipermail/eibartarrak/attachments/20070416/09affb49/attachment.html>


Eibartarrak posta zerrendari buruzko informazio gehiago