[eibar] Galdera

Asier Sarasua asarasua a bildua codesyntax.com
Al, Api 16, 21:46:39, CEST 2007


> Eta, behin hasiezkero esaten, zertan ez dittuk bardin-bardinak?

Ezin esan...

"Ai ene! Aitta biziko balitza!"

Esaldi horretan holan esango neuke; ez bestera.
Izan leike txarto egotia.

Googlen ez dago kolorerik:
"bizi balitz": 2.700 agerpen
"biziko balitz": 201 agerpen
(http://www.google.com/search?hl=eu&q=%22biziko+balitz%22&btnG=Bilatu)

Hori bai, azken horretan, Mendiguren, Amatiņo eta Andu Lertxundi agertzen
dira. Txarto-txarto be ez da egongo.

> Horrez gaiņera, beste hau be kontuan hartzekua dok: Aita bizi izango
> balitz...

Bai?

"Aitta bizi izan balitz" bai.

"Aitta bizi izango balitz" ?? Ez jata bururatzen adibiderik.

Andereņo Leirek argittuko deskuz zalantza guztiak.
Oporretatik bueltau bada.

... bada ordua.

Asier


>
> nik ez detset ikusten pegarik, ez batari, ez bestiari.
> Esango neuke, gaiņera, ez dirala bardin-bardinak.
>
> "Ereduzko prosan":
> www.ehu.es/euskara-orria/euskara/ereduzkoa
>
> Bizi balitz: 8 agerpen
> Biziko balitz: 4 agerpen
>
> Asier
>
>
>> Zelan dok jatorrago...
>>
>> Aita bizi balitz...
>> ala
>> Aita biziko balitz?
>>
>> Amatiņo
>>
>>




Eibartarrak posta zerrendari buruzko informazio gehiago