[eibar] Alkoholemia proba boluntarioa

Josu Mendicute josumendicute a bildua gmail.com
As, Api 17, 14:27:24, CEST 2007


Eta? Arrazoi hori ez zidaten eman, inondik inora.
Josu.

2007/4/16, bertoko <bertoko01 a bildua euskalnet.net>:
>
>  Makinak  funtzionarioen  lekua hartu du  eta kontuan hartu aste horretan
> udaleko langileen erdiak oporretan izan direla.
>
> Bertoko
>
>
>
> ----- Original Message -----
> *From:* Josu Mendicute <josumendicute a bildua gmail.com>
> *To:* Eibartarrak zerrenda <eibartarrak a bildua postaria.com>
> *Sent:* Friday, April 13, 2007 8:24 PM
> *Subject:* [eibar] Alkoholemia proba boluntarioa
>
> Gaur bazkaria euki dot kuadrillakoekin, eta arratsaldeko 7ak aldera kotxea
> hartu beharra euki dot. Oso gutxi edan dot bazkarian, eta ordurako denbora
> dexente pasata zegoen, baina dagoen zorrozkeria kontuan izanda alkoholemia
> proba egin nahi izan dot. Gainera, pasa den udan karneta atera nuenez,
> alkoholemia maximoa 0,15ekoa baino ez da neretzat (karneta bi urte baino
> gehiago dutenentzat 0,30). Nik uste kotxea lasai asko hartzeko moduan
> nengoela, zalantza bakarra makinaren zorrozkeriak esango zuena zen.
>
> Badaezpada Udaltzaingoarengana joan naiz putz egitera, eta ez didate utzi.
> Arrazoia, makinak garestiak direla eta hori egingo balute larunbat gauetan
> izugarrizko ilarak izango zituztela atarian. Sei hilabetean behin makinak
> Bartzelonara eraman behar dituztela kontrolatzeko, eta hori garestia dela.
> Zerbitzu hori nahi duenak makina erosi behar duela esan dit, eta zalantzak
> banituen, kotxea ez ikutzeko.
>
> Nik entzunda nuen nonbait -ez dut gogoratzen non-, zalantza izan ezkero
> poliziarengana jotzeko. Ja! Neri berdin zait zerbitzua ordaindu behar
> izatea. Gaur bezelako egunetan, ordainduko nuke. Ez legoke gaizki isunak
> jartzen dizkiguten horiek, kotxea hartu aurretik, esatea legearen ustez
> kotxea hartzeko moduan gauden ala ez. Udaltzainak esan dit nik jakin behar
> dudala gidatzeko moduan nagoen ala ez. 0,20 badaukazue, zerrendakide
> gehienok kotxea legez gida dezakezue. Nik ez, nahiz eta agian zuek bezain
> ondo egon... nere ustez kotxea hartzeko moduan nengoen, baina makinak zer
> esan zezakeen jakin barik geratu naiz.
>
> Josu.
>
> ------------------------------
>
> _______________________________________________
> Adi gero, mezuak bidaltzeko: eibartarrak a bildua postaria.com
>
> http://www.eibar.org/zerrenda
>
> harpidetza eteteko: eibartarrak-leave a bildua postaria.com
>
>
> _______________________________________________
> Adi gero, mezuak bidaltzeko: eibartarrak a bildua postaria.com
>
> http://www.eibar.org/zerrenda
>
> harpidetza eteteko: eibartarrak-leave a bildua postaria.com
>
-------------- hurrengo zatia --------------
Erantsitako HTML dokumentu bat ezabatu egin da...
URL: <https://postaria.com/pipermail/eibartarrak/attachments/20070417/9d587697/attachment.html>


Eibartarrak posta zerrendari buruzko informazio gehiago