[eibar] Eibar begira.com-en

Oier Araolaza oier a bildua dantzan.com
Ast, Api 19, 08:52:47, CEST 2007


Ba egixa esan ez da oso erraza gertatzen ari Coliseoaren lehen fase 
honetan sarrerak erostea. Joan dan zapatuan Poxpolo eta Mokolo pailazoak 
zeuden programauta. Aste barruan juan nintzan Portaleko kulturako 
bulegoetara sarrera bila baina bertan zauanak ez zakixan non erosi 
leikiazen, "Txutxufletasen uste dot" esan zian. Eta efektibamente 
Txutxufletasen erosi nitxuan. Maiatza hasierarako Txirri, Mirri eta 
Txiribiton datoz, eta horretarako sarrerak erosteko "ServiCaixa.com" 
helbidian sartu bihar zala jartzen dau karteletan. Sartu nintzan 
ServiCaixa horretan baina ez neban ezebez topau. Kartelian berriz 
begiratu eta "sarrera salmenta 20 egun lehenago hasiko da" jartzen 
zeban. Gaur DVn esaten dabanez agortu egin dira emanaldi horretarako 
sarrerak (2 emanaldi dira, maiatzaren 7an eta 8an). Oseake 20 egun 
horrek asteburuan edo asiko ziran, eta ni ez naiz erne egon. Suerte 
txarra. Asteburu honetan teatrua dago. /"El señor Ibrahim y las flores 
del Corán/". Fama handiko lana da hau. Baina ondiok ez dot jakin 
barixakuan ala zapatuan izango dan. Toki batzuetan zapatuan izango dala 
ikusi dot, baina udalaren apirileko kultura agendan barixakuan dala 
jartzen dau. Horretarako entradak begira.com-en erosi behar omen dira 
(horixe jartzen du Noticias de Gipuzkoan gaur), baina Mikeleek esan 
bezala begira.com hori desagertu egin zan, eta hor klik eginez 
kutxasocial.net-era eramaten zaitu, eta kutxasocial-en "sarrera 
salmentan" kik eginda generaltickets izeneko sarrera salmenta tokira. 
Gune ezagutzen dogu hamaika tokitarako sarrerak bertan erosi izan 
ditxudalako, baina Eibarko emanaldirik ez dot topau hor. Oseake, Ander, 
zure ama ez da galduta dabilen bakarra.

oier.





Eibartarrak posta zerrendari buruzko informazio gehiago