[eibar] Eibar begira.com-en

Zaloa Etxaniz zetxaniz a bildua codesyntax.com
Or, Api 20, 08:38:17, CEST 2007


sarrerak atzo agortu ziran! ze pasada!

zaloa

> Bai, Mikel, arrazoia, Oierrek esplikatutakua gertatzen da. Baina 
> jasotako oharrean Begira.com-era sartzeko diño!!! DVn ere: 
> *http://tinyurl.com/yo4429
>
> *Musika Eskolakoek Oskorrirekin parte hartu behar dabe, baina ez zaie 
> partehartzaileei "pribilegiorik" eman sarrera bana lortzeko. Nik uste 
> logikoa litzatekeela, umeek parte hartzen badute, bere gurasoek edo 
> familiakoek sarrera bana lortzeko aukera izatea (ordainduta bada ere) 
> beste edonork baino lehen. Zentzuduna litzake lehen egunean familiei 
> erreserbatutako sarrerak egotea. Amorrua emango lidake nere anaiaren 
> ikaskide baten familia osoa (al konpleto) joatea, eta nere amak ezin 
> ikusi bere hamaika urteko semea Oskorrirekin jotzen. Zergaitik? Ba 
> txanda egitera beste norbait iritsi delako lehenago. Zergaitik? Amak 
> lan egiten duelako.
>
> Guztion onerako, ez dadila halakorik gertatu...
> Josu.
>
>
> El día 19/04/07, *Oier Araolaza* <oier a bildua dantzan.com 
> <mailto:oier a bildua dantzan.com>> escribió:
>
>
>     Ba egixa esan ez da oso erraza gertatzen ari Coliseoaren lehen fase
>     honetan sarrerak erostea. Joan dan zapatuan Poxpolo eta Mokolo
>     pailazoak
>     zeuden programauta. Aste barruan juan nintzan Portaleko kulturako
>     bulegoetara sarrera bila baina bertan zauanak ez zakixan non erosi
>     leikiazen, "Txutxufletasen uste dot" esan zian. Eta efektibamente
>     Txutxufletasen erosi nitxuan. Maiatza hasierarako Txirri, Mirri eta
>     Txiribiton datoz, eta horretarako sarrerak erosteko "ServiCaixa.com"
>     helbidian sartu bihar zala jartzen dau karteletan. Sartu nintzan
>     ServiCaixa horretan baina ez neban ezebez topau. Kartelian berriz
>     begiratu eta "sarrera salmenta 20 egun lehenago hasiko da" jartzen
>     zeban. Gaur DVn esaten dabanez agortu egin dira emanaldi horretarako
>     sarrerak (2 emanaldi dira, maiatzaren 7an eta 8an). Oseake 20 egun
>     horrek asteburuan edo asiko ziran, eta ni ez naiz erne egon. Suerte
>     txarra. Asteburu honetan teatrua dago. /"El señor Ibrahim y las flores
>     del Corán/". Fama handiko lana da hau. Baina ondiok ez dot jakin
>     barixakuan ala zapatuan izango dan. Toki batzuetan zapatuan izango
>     dala
>     ikusi dot, baina udalaren apirileko kultura agendan barixakuan dala
>     jartzen dau. Horretarako entradak begira.com-en erosi behar omen dira
>     (horixe jartzen du Noticias de Gipuzkoan gaur), baina Mikeleek esan
>     bezala begira.com <http://begira.com> hori desagertu egin zan, eta
>     hor klik eginez
>     kutxasocial.net-era eramaten zaitu, eta kutxasocial-en "sarrera
>     salmentan" kik eginda generaltickets izeneko sarrera salmenta tokira.
>     Gune ezagutzen dogu hamaika tokitarako sarrerak bertan erosi izan
>     ditxudalako, baina Eibarko emanaldirik ez dot topau hor. Oseake,
>     Ander,
>     zure ama ez da galduta dabilen bakarra.
>
>     oier.
>
>
>     _______________________________________________
>     Adi gero, mezuak bidaltzeko: eibartarrak a bildua postaria.com
>     <mailto:eibartarrak a bildua postaria.com>
>
>     http://www.eibar.org/zerrenda
>
>     harpidetza eteteko: eibartarrak-leave a bildua postaria.com
>     <mailto:eibartarrak-leave a bildua postaria.com>
>
>
>------------------------------------------------------------------------
>
>_______________________________________________
>Adi gero, mezuak bidaltzeko: eibartarrak a bildua postaria.com
>
>http://www.eibar.org/zerrenda
>
>harpidetza eteteko: eibartarrak-leave a bildua postaria.com
>





Eibartarrak posta zerrendari buruzko informazio gehiago