[eibar] bloglines desbordatuta

Luistxo Fernandez luistxo a bildua eibar.org
Or, Api 20, 08:43:08, CEST 2007


At 08:00 2007/04/20, you wrote:
>Zuei ere bete zaizue? DV: 200. El correo: 200. Noticis de Gipuzkoa: 200. teknosexua 142. etc.
>no hay manera gaurkua bakarrik ikusteko...
>josu

Bloglines tipo azkar batek sortu zuen, Mark Fletcherrek.

OneList sortu zuen tipo bera. OneList batu zen MakeList izeneko gauza batekin duela bat urte, eta eGroups sortu zen horrela. "Nagusiok" gogoratuko duzue, Mendikutek ez, Eibartarrak zerrendaren lehen azpiegitura hura... eGroups Yahoori saldu zioten, eta Fletcher aberastu zen. Jarraitu zuen apur bat Yahoo Groups.en eta utzi egin zuen. Yahook, harrezkero, zerbitzu zoragarri bat ia garatu gabe utzi zuen, eta kalitate jaitsiera galanta izan zuen urteekin Yahoo Groups-ek. Eibartarrak zerrendak ere alde egin zuen, orain azpiegitura librearekin gabiltza...

eGroups-en ondoren, Mark Fletcherrek beste gauza eder bat asmatu zuen: Bloglines. Blogak irakurtzeko tresnarik onentsuena, duela urte gutxi. Nik Bloglines ezagutu aurretik, ez nien graziarik ikusten blogei... zertarako izan bloga, blogak jarraitzeko modu praktikorik ez badago? Fletcherrek asmatu zuen hori, Bloglines. Primerakoa.

Baina istorioa errepikatu zuen. Handi bati saldu zion, Ask.com atariari. Jarraitu zuen apur bat, eta irten zen berriro, lehen baino aberatsago. Bloglines, Ask.com-en eskuetan dagoenetik, estankatua dago, YahooGroups-i gertatu zitzaion bezala. 

Luistxo




Eibartarrak posta zerrendari buruzko informazio gehiago