[eibar] Intxorta

Luistxo Fernandez luistxo a bildua eibar.org
Or, Api 20, 08:53:47, CEST 2007


Intxorta Atea eskulturaren inaugurazioa ikusi nuen atzo albistegietan. Nazionalistak, sozialistak, komunistak bildu zirela... ANV-ko batzuk ere han ziren, ez dakit gonbidatuak ala beren kasa joanak. Ibarretxe lehendakaria eta Ertzaintza inaugurazioan, eskaintza, komandante baten alargunari besarkada... Hori guztia oso duina, baina detaile batek harritu ninduen irudietan: Abade bat eskultura bedeinkatzen!!!!

- Ez dago errespetu gehiago erakusterik errepublikano ezkertiarrenganako?

- Estatu laiko bat gara, ala ez? Zer kristo egiten du abade batek instituzio publiko baten ekitaldi batean, ez bada erlijioarekin zerikusia duen gauza bat?

Iban Arantzabal, mesede pertsonal bat arren: eskulturaren kokapen zehatza jarriko zenuke Tagzanian? Mila esker.

Luistxo




Eibartarrak posta zerrendari buruzko informazio gehiago