[eibar] bloglines desbordatuta

Mikel Iturria iturri a bildua eibar.org
Or, Api 20, 09:00:43, CEST 2007


Kaixo:

Eta Bloglines-entzat okerrena gero eta konpetidore hobeagoak ditu merkatuan.

Luistxo, Gari...: zeintzuk dira onenak une honetan?

Netvibes? Rojo? Alesti?

Ahal baduzue.

At 08:43 20/04/2007, you wrote:
>At 08:00 2007/04/20, you wrote:
> >Zuei ere bete zaizue? DV: 200. El correo: 200. Noticis de 
> Gipuzkoa: 200. teknosexua 142. etc.
> >no hay manera gaurkua bakarrik ikusteko...
> >josu
>
>Bloglines tipo azkar batek sortu zuen, Mark Fletcherrek.
>
>OneList sortu zuen tipo bera. OneList batu zen MakeList izeneko 
>gauza batekin duela bat urte, eta eGroups sortu zen horrela. 
>"Nagusiok" gogoratuko duzue, Mendikutek ez, Eibartarrak zerrendaren 
>lehen azpiegitura hura... eGroups Yahoori saldu zioten, eta Fletcher 
>aberastu zen. Jarraitu zuen apur bat Yahoo Groups.en eta utzi egin 
>zuen. Yahook, harrezkero, zerbitzu zoragarri bat ia garatu gabe utzi 
>zuen, eta kalitate jaitsiera galanta izan zuen urteekin Yahoo 
>Groups-ek. Eibartarrak zerrendak ere alde egin zuen, orain 
>azpiegitura librearekin gabiltza...
>
>eGroups-en ondoren, Mark Fletcherrek beste gauza eder bat asmatu 
>zuen: Bloglines. Blogak irakurtzeko tresnarik onentsuena, duela urte 
>gutxi. Nik Bloglines ezagutu aurretik, ez nien graziarik ikusten 
>blogei... zertarako izan bloga, blogak jarraitzeko modu praktikorik 
>ez badago? Fletcherrek asmatu zuen hori, Bloglines. Primerakoa.
>
>Baina istorioa errepikatu zuen. Handi bati saldu zion, Ask.com 
>atariari. Jarraitu zuen apur bat, eta irten zen berriro, lehen baino 
>aberatsago. Bloglines, Ask.com-en eskuetan dagoenetik, estankatua 
>dago, YahooGroups-i gertatu zitzaion bezala.
>
>Luistxo

-- 
http://www.eibar.org/blogak/iturri

http://www.javierortiz.net/voz/iturri




Eibartarrak posta zerrendari buruzko informazio gehiago