[eibar] Intxorta

Mikel Larreategi larreategi a bildua eibar.org
Or, Api 20, 09:20:28, CEST 2007


Luistxo Fernandez(e)k dio:
> Intxorta Atea eskulturaren inaugurazioa ikusi nuen atzo albistegietan. Nazionalistak, sozialistak, komunistak bildu zirela... ANV-ko batzuk ere han ziren, ez dakit gonbidatuak ala beren kasa joanak. Ibarretxe lehendakaria eta Ertzaintza inaugurazioan, eskaintza, komandante baten alargunari besarkada... Hori guztia oso duina, baina detaile batek harritu ninduen irudietan: Abade bat eskultura bedeinkatzen!!!!
> 
> - Ez dago errespetu gehiago erakusterik errepublikano ezkertiarrenganako?
> 
> - Estatu laiko bat gara, ala ez? Zer kristo egiten du abade batek instituzio publiko baten ekitaldi batean, ez bada erlijioarekin zerikusia duen gauza bat?

Ikusi zein laiko garen, ezen urteko jai egun ofizial guztietatik 3
baitira elizarekin zerikusi zuzenik ez dutenak: urte berri eguna,
maiatzaren 1a eta konstituzioaren eguna.


Mikel



Eibartarrak posta zerrendari buruzko informazio gehiago