[eibar] Intxorta

Iban Arantzabal iarantzabal a bildua goiena.com
Or, Api 20, 09:27:57, CEST 2007


Atzo, Espaloian egin zan ekitaldiaren aurkezpena egittia eskatu zoztan Patxi
Basaurik eta halaxe egin neban. Egitaraua kontau neban eta aittatu be bai:
"eskultura barrixan aurrian aurrezkua, lore eskaintza eta abadian
erresponsua be egingo dira. Ez dakit gudari danak kristauak ziran edo zer,
baiņa..." Ibarretxek eta Miren Azkaratek barretxua egin zeben.

Dana dala, Ibarretxe inoiz baiņo zintzuago egon zan nazionalistak,
sozialistak, komunistak, anarkistak... aittatuta. Behin eta berriz aittatu
zittuan.

Badakit aurrez egon zirala berakin berbetan kontu hau zala-eta.

Ekitaldi politta, ondo egindakua eta merezittakua, zelan ez.

Iban

Oh.: tagzaniakua nere kontu.





2007/4/20, Luistxo Fernandez <luistxo a bildua eibar.org>:
>
>
> Intxorta Atea eskulturaren inaugurazioa ikusi nuen atzo albistegietan.
> Nazionalistak, sozialistak, komunistak bildu zirela... ANV-ko batzuk ere han
> ziren, ez dakit gonbidatuak ala beren kasa joanak. Ibarretxe lehendakaria
> eta Ertzaintza inaugurazioan, eskaintza, komandante baten alargunari
> besarkada... Hori guztia oso duina, baina detaile batek harritu ninduen
> irudietan: Abade bat eskultura bedeinkatzen!!!!
>
> - Ez dago errespetu gehiago erakusterik errepublikano ezkertiarrenganako?
>
> - Estatu laiko bat gara, ala ez? Zer kristo egiten du abade batek
> instituzio publiko baten ekitaldi batean, ez bada erlijioarekin zerikusia
> duen gauza bat?
>
> Iban Arantzabal, mesede pertsonal bat arren: eskulturaren kokapen zehatza
> jarriko zenuke Tagzanian? Mila esker.
>
> Luistxo
>
> _______________________________________________
> Adi gero, mezuak bidaltzeko: eibartarrak a bildua postaria.com
>
> http://www.eibar.org/zerrenda
>
> harpidetza eteteko: eibartarrak-leave a bildua postaria.com
>
-------------- hurrengo zatia --------------
Erantsitako HTML dokumentu bat ezabatu egin da...
URL: <https://postaria.com/pipermail/eibartarrak/attachments/20070420/7906b7c9/attachment.html>


Eibartarrak posta zerrendari buruzko informazio gehiago