[eibar] Intxorta

mitxel msarasketa a bildua euskalnet.net
Or, Api 20, 17:40:25, CEST 2007


Luistxo Fernandez(e)k dio:
> Intxorta Atea eskulturaren inaugurazioa ikusi nuen atzo albistegietan. Nazionalistak, sozialistak, komunistak bildu zirela... ANV-ko batzuk ere han ziren, ez dakit gonbidatuak ala beren kasa joanak. Ibarretxe lehendakaria eta Ertzaintza inaugurazioan, eskaintza, komandante baten alargunari besarkada... Hori guztia oso duina, baina detaile batek harritu ninduen irudietan: Abade bat eskultura bedeinkatzen!!!!
>
> - Ez dago errespetu gehiago erakusterik errepublikano ezkertiarrenganako?
>
> - Estatu laiko bat gara, ala ez? Zer kristo egiten du abade batek instituzio publiko baten ekitaldi batean, ez bada erlijioarekin zerikusia duen gauza bat?
>
> Iban Arantzabal, mesede pertsonal bat arren: eskulturaren kokapen zehatza jarriko zenuke Tagzanian? Mila esker.
>
> Luistxo
>   
Hildakoen kontuan nik segitzen dut aldebatekoak bakarrik omentzen, eta
ez diet kasu handirik egiten holako ekitaldi ofizialei.

Eta niri arraroa, hori egiten zait, egun hauetan "biktimen" aldeko
ekitaldi ofizial bat egingo dela, frankismo garaiko guardia zibilak
tartean... eta ez dakit ondo ekitaldi ofizialetan non kokatzen diren
Intxortan hildako reketeak, mairuak, italiarrak, legionarioak edo dena
delako haiek ere, haiek ere inoren handinahiren "biktimak" ere izango
ziren-eta.

Mitxel




Eibartarrak posta zerrendari buruzko informazio gehiago