[eibar] Fwd: harrixian?

leire narbaiza arizmendi leire a bildua eibar.org
Or, Api 20, 17:56:58, CEST 2007


Zerrendako askok pentsatzen dozue lotsarik ez dakadala, eta iñoiz ez naizela
gorritzen. Ez da egixa. Badira pare bat egun lotsa-lotsa eginda naguala,
gabaz lo egittia be kostau egitten jata. Ez da guzurra ez exajeraziñua,
halan da, halakua naiz.
Transtorno mental transitorixo baten pian egon naiz. Badakizue inpulsibia
naizela, izan; eta askotan erantzutzen dodala pentsau barik. Hori gertau
jatan "harrixa/harrixian" galderiakin. Kriston txapia bota, eta nun
Sarafiñek zuzendu. Ez neban zuzenketia aitzen, baiña Serafiñen ahotik
etorritta...Bueltaka ibili nintzan, ondoezin sentidu arte. eta etxerako
bidian aittu neban!
Goittik behera nahastau nintzan. Nere azalpenian "a" itsatsia aittatu neban,
nik akats hori egitten dodalako "eliza" estiloko berbekin. Galderia ikusi
nebanian, erreperau be ez netsan egin "harri" zala. Nik nere akatsa nekan
buruan eta hori azaldu neban. Baiña gaizki. nere prestigio guztia lurretik!
Atxagak titular hau emon zetsan Berriari: "euskaldungoaren
hiperzuzentasunaren atzean, inferioritate konpejua dago" Errezoia dakala
uste dot, eta neri lotsia hortik be etortzen jata.
Barkatuidazue, hurrenguan bi bidar (edo behin, behintzat) pentsauko dot
erantzun aurretik.
Apal-apal, zuen aurrian
leire, lotsagorrittuta
-------------- hurrengo zatia --------------
Erantsitako HTML dokumentu bat ezabatu egin da...
URL: <https://postaria.com/pipermail/eibartarrak/attachments/20070420/ccc384d4/attachment.html>


Eibartarrak posta zerrendari buruzko informazio gehiago