[eibar] Fwd: harrixian?

Serafin Basauri serafinb a bildua eibar.org
Or, Api 20, 19:04:07, CEST 2007


Tira Leire! ezeixon kontu honi buelta gehixago emon, liante guzti hauen 
artian mariauko gaittune-eta.

Serafin

leire narbaiza arizmendi(e)k dio:
> Zerrendako askok pentsatzen dozue lotsarik ez dakadala, eta iñoiz ez 
> naizela gorritzen. Ez da egixa. Badira pare bat egun lotsa-lotsa 
> eginda naguala, gabaz lo egittia be kostau egitten jata. Ez da guzurra 
> ez exajeraziñua, halan da, halakua naiz.
> Transtorno mental transitorixo baten pian egon naiz. Badakizue 
> inpulsibia naizela, izan; eta askotan erantzutzen dodala pentsau 
> barik. Hori gertau jatan "harrixa/harrixian" galderiakin. Kriston 
> txapia bota, eta nun Sarafiñek zuzendu. Ez neban zuzenketia aitzen, 
> baiña Serafiñen ahotik etorritta...Bueltaka ibili nintzan, ondoezin 
> sentidu arte. eta etxerako bidian aittu neban!
> Goittik behera nahastau nintzan. Nere azalpenian "a" itsatsia aittatu 
> neban, nik akats hori egitten dodalako "eliza" estiloko berbekin. 
> Galderia ikusi nebanian, erreperau be ez netsan egin "harri" zala. Nik 
> nere akatsa nekan buruan eta hori azaldu neban. Baiña gaizki. nere 
> prestigio guztia lurretik!
> Atxagak titular hau emon zetsan Berriari: "euskaldungoaren 
> hiperzuzentasunaren atzean, inferioritate konpejua dago" Errezoia 
> dakala uste dot, eta neri lotsia hortik be etortzen jata.
> Barkatuidazue, hurrenguan bi bidar (edo behin, behintzat) pentsauko 
> dot erantzun aurretik.
> Apal-apal, zuen aurrian
> leire, lotsagorrittuta
>
>  
> ------------------------------------------------------------------------
>
> _______________________________________________
> Adi gero, mezuak bidaltzeko: eibartarrak a bildua postaria.com
>
> http://www.eibar.org/zerrenda
>
> harpidetza eteteko: eibartarrak-leave a bildua postaria.com





Eibartarrak posta zerrendari buruzko informazio gehiago