[eibar] Biktimak

Amatiņo lamatino a bildua euskalnet.net
Iga, Api 22, 21:40:01, CEST 2007


Enekok:

<Interesgarria, Ortiz biktima kontzeptuaren aitorpen eta sozializaziori
<buruz ari da.

-- Ortizen zutabea ondo dago eta zutabe guztiek bezalaxe, alor bat baino ez
du aipatzen: Zutabegileak une jakin batean nabarmendu nahi izan duen alorra.
Alor partziala, ez iritzi partziala (setakeria edo), iritzi mugatua baizik
(espazioa).

<Arazoa, hemen aipatu den bezala, "instituzionalizazioan" dago:
<nor/nola katalogatzen diren "ofizialki" biktimak. Hor sortzen dira
<arazoak.

-- Ummm... ez dut nik uste terrorismoaren biktimen kasuan hori denik
funtsezko kontua. Zenbat buru hainbat aburu eta zenbat biktima hainbat kasu,
biktima bakoitza mundu bat da eta biktimen inguruan  denetariko interesak,
ikusmoldeak, iritziak eta jarrerak daude.

  Baina, laburtu beharraren beharrez, sakon-sakonera jo beharraren beharrez,
nik uste gaur Euskalduna jauregian aitortu nahi izan dena zera da: Ez
indarkeriaren errua (hiltzaileak ez dira bertan egon), isiltasunaren errua
baizik (eta Euskaldunak egon diren gehienak isilik geratu ziren orain dela
10, 20 edo 30 urte).

  Imajinatu ezazue norbaitek aita, anaia edo laguna hil dizueela, eta zuen
inguru guztia (lantegia, ikastola, eskilla-burua) mutu geratu dela. Inor ez
zaizuela hurbiltzen, leprak jota geratu izan bazinate bezala.

  Imajinatu ezazue aita hil dutela, eta amak eta hiru seme-alabek ezkutuan,
lotsaz, errudun giroan, Euskal Herritik alde egiten dutela gorpua eurekin
daramatela eta Andalusiako jatorrira heldu eta, ezta han ere, inork ez diela
kanposantura laguntzen.

  Imajinatu ezazue 20 urte lanean ari zaretela enpresa batean, eta halakoren
batean zuekin lankide izan duzuen emakumeak bat-batean esaten dizuela: "Ba
orain dela 25 urte ETAk nere aita hil zuen...".

  Nik ez dut hiru kasu horiek imajinatu beharrik. Hirurak nik neuk ezagutzen
ditut-eta.

  Andu Lertxundik gaur esan duena zera da: "Barkatu". "Lo siento". Besterik
ez. Euskalduna jauregian bildu direnen izenean eta behar baino dezente
beranduago.

  Beste kontu bat da, gero, biktimen jarrera pertsonala eta biktimen
erabilpena. Hori beste kontu bat da. Eta nik ez dut hori ukatzen. Baina dena
ez da hori. Ezta, ene ustez, garrantzitsuena ere.

  Amatiņo




Eibartarrak posta zerrendari buruzko informazio gehiago