[eibar] 1910ko hegazkiņa

Oier Araolaza oier a bildua dantzan.com
Al, Api 23, 11:54:54, CEST 2007


Beraz, Markanoren bertsuak eta 1930eko karnabaletarako atera zeben 
konpartsa giro horrekin lotuta egon leikian?

Kanta berri batzuek
dituguz atara
aitzen emoten gatoz
herri honetara.
Arioplanuan juateko
asmuetan gara
bihar urtetzen degu
Ameriketara.

Hamahiru lagun gera
guztiok argiak
ez gaitu bildurtuko
hotzak ez euriak.
Bizirikan etortzen
bagera erdiak
kontauko dizueguz
guk hango berriak.

Bihar urtetzen degu
guztiok aidian
ikusiko gaituzu
agurka bidian.
Ondo urtetzen besku
daukagun idian
ez gera etorriko
beste urte bian.

Nueva Yorkera guaz
lehenengo runbuan
handik Brasileraino
berriz hurrenguan.
Gero Polo Nortera
hirugarrenguan
bazterra bilauko degu
badago munduan.

Polo Norten ei daude
hain paraje baltzak
harako egin dituguz
aproposko galtzak.
Eskuetan harturik
galtzairuzko lantzak
galdu ez gaiezen han
hotzak edo hartzak.

Aparatu hau eiten
urte bian lana
hortan gastatu degu
geure diru dana.
Biderako ere, berriz,
bihar degu jana
horreatik eskatzen degu
errialtxo bana.




Asier Sarasuak idatzi du:
> 1910-1920 inguruan hegazkin bat baino gehixago ibili zan Eibar inguruan.
>
> Uste dot sasoi haretan modan zeguala. Erakustaldixak eitten ziran, eta 
> diru apur bat etara hegazkiņa erakustiarren.
>
> Ojangurenen argazki baten hegazkin bat ikusten da, hegan, Casa del 
> Pueblo gaiņian (eibarko tabernaren baten dago argazki hori)
>
> Beste argazki baten, Otolerdiko soruak agertzen dira, eta bertan 
> hegazkin bat, piloto eta guzti.
>
> Asier
>
>
>
>   
>> Bart Mitxelo Gorosabelek esan zestan "ba-daki-berak-zertarako" 1910ian 
>> hegazkiņan hegataldi bat egon zala Eibarren.
>>
>> Nere papel eta liburuetan begiratuta, Antonio Iturriozen kontakizun bat 
>> topau dot DURANGON egindako hegataldi baten barri emoten. Hau ez zuan 
>> izango hik esaten heban zera, ezta Mitxelo?
>>
>> Ba ete daki beste iņok EIBARREN hegazkiņik ibilli ete zan?
>>
>> O.
>>
>> _______________________________________________
>> Adi gero, mezuak bidaltzeko: eibartarrak a bildua postaria.com
>>
>> http://www.eibar.org/zerrenda
>>
>> harpidetza eteteko: eibartarrak-leave a bildua postaria.com
>>
>>     
> _______________________________________________
> Adi gero, mezuak bidaltzeko: eibartarrak a bildua postaria.com
>
> http://www.eibar.org/zerrenda
>
> harpidetza eteteko: eibartarrak-leave a bildua postaria.com
>
>
>   




Eibartarrak posta zerrendari buruzko informazio gehiago