[eibar] 1910ko hegazki ņ a

ARRATE arrategisasola a bildua euskalerria.org
Al, Api 23, 12:13:04, CEST 2007


Orain dela 10 urte inguruan aek antolatzen zeban karnabaletako pasakallian
honen gainian egin zeban parodixia. Markanoren bertsuak kantatu zittuzten
tartian. horren gaineko historixia be kontatu zeben aek-kuek baina nere
memorixa eskasak ez desta larregi laguntzen. galdetuko detset aek-koeri ta
igual zeozer gehixago aportau neike.
Arrate

> 
> Beraz, Markanoren bertsuak eta 1930eko karnabaletarako atera zeben
> konpartsa giro horrekin lotuta egon leikian?
> 
> Kanta berri batzuek
> dituguz atara
> aitzen emoten gatoz
> herri honetara.
> Arioplanuan juateko
> asmuetan gara
> bihar urtetzen degu
> Ameriketara.
> 
> Hamahiru lagun gera
> guztiok argiak
> ez gaitu bildurtuko
> hotzak ez euriak.
> Bizirikan etortzen
> bagera erdiak
> kontauko dizueguz
> guk hango berriak.
> 
> Bihar urtetzen degu
> guztiok aidian
> ikusiko gaituzu
> agurka bidian.
> Ondo urtetzen besku
> daukagun idian
> ez gera etorriko
> beste urte bian.
> 
> Nueva Yorkera guaz
> lehenengo runbuan
> handik Brasileraino
> berriz hurrenguan.
> Gero Polo Nortera
> hirugarrenguan
> bazterra bilauko degu
> badago munduan.
> 
> Polo Norten ei daude
> hain paraje baltzak
> harako egin dituguz
> aproposko galtzak.
> Eskuetan harturik
> galtzairuzko lantzak
> galdu ez gaiezen han
> hotzak edo hartzak.
> 
> Aparatu hau eiten
> urte bian lana
> hortan gastatu degu
> geure diru dana.
> Biderako ere, berriz,
> bihar degu jana
> horreatik eskatzen degu
> errialtxo bana.
> 
> 
> 
> 
> Asier Sarasuak idatzi du:
>> 1910-1920 inguruan hegazkin bat baino gehixago ibili zan Eibar inguruan.
>> 
>> Uste dot sasoi haretan modan zeguala. Erakustaldixak eitten ziran, eta
>> diru apur bat etara hegazkiņa erakustiarren.
>> 
>> Ojangurenen argazki baten hegazkin bat ikusten da, hegan, Casa del
>> Pueblo gaiņian (eibarko tabernaren baten dago argazki hori)
>> 
>> Beste argazki baten, Otolerdiko soruak agertzen dira, eta bertan
>> hegazkin bat, piloto eta guzti.
>> 
>> Asier
>> 
>> 
>> 
>> 
>>> Bart Mitxelo Gorosabelek esan zestan "ba-daki-berak-zertarako" 1910ian
>>> hegazkiņan hegataldi bat egon zala Eibarren.
>>> 
>>> Nere papel eta liburuetan begiratuta, Antonio Iturriozen kontakizun bat
>>> topau dot DURANGON egindako hegataldi baten barri emoten. Hau ez zuan
>>> izango hik esaten heban zera, ezta Mitxelo?
>>> 
>>> Ba ete daki beste iņok EIBARREN hegazkiņik ibilli ete zan?
>>> 
>>> O.
>>> 
>>> _______________________________________________
>>> Adi gero, mezuak bidaltzeko: eibartarrak a bildua postaria.com
>>> 
>>> http://www.eibar.org/zerrenda
>>> 
>>> harpidetza eteteko: eibartarrak-leave a bildua postaria.com
>>> 
>>> 
>> _______________________________________________
>> Adi gero, mezuak bidaltzeko: eibartarrak a bildua postaria.com
>> 
>> http://www.eibar.org/zerrenda
>> 
>> harpidetza eteteko: eibartarrak-leave a bildua postaria.com
>> 
>> 
>> 
> 
> _______________________________________________
> Adi gero, mezuak bidaltzeko: eibartarrak a bildua postaria.com
> 
> http://www.eibar.org/zerrenda
> 
> harpidetza eteteko: eibartarrak-leave a bildua postaria.com




Eibartarrak posta zerrendari buruzko informazio gehiago