[eibar] Biktimak

mitxel msarasketa a bildua euskalnet.net
Al, Api 23, 12:16:45, CEST 2007


Amatiņo(e)k dio:
> -- Ummm... ez dut nik uste terrorismoaren biktimen kasuan hori denik
> funtsezko kontua. Zenbat buru hainbat aburu eta zenbat biktima hainbat kasu,
> biktima bakoitza mundu bat da eta biktimen inguruan  denetariko interesak,
> ikusmoldeak, iritziak eta jarrerak daude.
>
>   Baina, laburtu beharraren beharrez, sakon-sakonera jo beharraren beharrez,
> nik uste gaur Euskalduna jauregian aitortu nahi izan dena zera da: Ez
> indarkeriaren errua (hiltzaileak ez dira bertan egon), isiltasunaren errua
> baizik (eta Euskaldunak egon diren gehienak isilik geratu ziren orain dela
> 10, 20 edo 30 urte).
>
>  
>   
Ekitaldia baina, ekitaldi instituzionala izan da, eta ez dut uste 
administrazioa eta eusko jaurlaritza inoiz isilik egon denik ETAren 
ekintzen aurrean... Bestelako "terrorismoaren" aurrean isilik egon da 
eta isilik jarraitzen du.

Mitxel




Eibartarrak posta zerrendari buruzko informazio gehiago