[eibar] Liburuak maitte dittugulako

Amaia Alvarez Uria amaia.au a bildua gmail.com
Al, Api 23, 21:34:06, CEST 2007


Niretako inpaktantiena, instituto garaian ni ere, *La mujer habitada* izan
zen (eta gehixao, baina hori etorri jata burura lehena). Azken aldikoak Paul
Austerren *Kristalezko hiria*, Uxue Apaolazaren *Umeek gezurra esaten
dutenetik* eta Uxue Alberdiren *Aulki bat elurretan*. Ez-gomendatzekorik ez
dut aipatuko, hobe onakin geratzea.

Amaia


2007/4/23, Xabier Mendiguren <xmendiguren a bildua elkarlanean.com>:
>
> Adoleszentzia izaten da inpaktuetarako garaia. Ni, 15 urte neuzkala,
> "Cien años de soledad"ek utzi ninduen jo ta ma. Inguruan beste batzuk
> aspertu zituela-eta, gehiago edo guaiago sentitzen ni, gainera.
>
> Azken aldikoak (kasu honetan, neure gustuak dira, ez Leirerentzako
> aholkuak): Russell Banks, Sam Shepard, James Salter (nobelagile eta
> ipuingile iparramerikarrak).
>
> Ba, nik autolaguntzazko horiek ez nituzke inoiz irakurriko, baina hor
> konpon bakoitza bere gustuekin. Zentsuraren kontrakoa naiz, eta interes
> handiz irakurri nuen, adibidez, Hitlerren "Mein kampf".
>
> X.
>
> El 23/04/2007, a las 18:07, leire narbaiza arizmendi escribió:
>
> > Zerrenda honetako ixa guztiendako da egun seiñalaua gaurkua: batzuek
> > liburuak idaten dittuelako; beste batzuek eurekin egitten dabelako
> > bihar, eta bestiok irakurzale amorratuak garalako.
> > Hiru galdera botako detsuet.
> > 1-Zein(tzuk) d(ir)a gehixen inpautau zaittuen liburua(k)?
> > 2-Azken aldixan gehixen gustau jatzuena
> > 3-Iñori gomendauko ez zetsazuena
> > Nik neuk ez dakitt oso ondo esaten. Baiña inpaktuana "La historia
> > interminable". 15 urte nittuan, ordura arte irakorrittako liburuak
> > imajinaziño gitxi euken. Neretako barrittasun ikaragarrixa izan zan.
> > Beste mundu bat erakutsi zestan
> > Eta Kafkaren "Prozesua" ez netsake iñori gomendauko, ni ikaragarri
> > angustiau nintzalako, eta ez dot hori gustoko.
> > Aspaldi ez dot ganorazko libururik ikarakorri, beraz erdikua desierto
> > Oin, zuen txanda
> > leire, irakortzen<ATT46335.txt>
> _______________________________________________
> Adi gero, mezuak bidaltzeko: eibartarrak a bildua postaria.com
>
> http://www.eibar.org/zerrenda
>
> harpidetza eteteko: eibartarrak-leave a bildua postaria.com
>
-------------- hurrengo zatia --------------
Erantsitako HTML dokumentu bat ezabatu egin da...
URL: <https://postaria.com/pipermail/eibartarrak/attachments/20070423/98e14abb/attachment.html>


Eibartarrak posta zerrendari buruzko informazio gehiago