[eibar] Biktimak (lehen: Intxorta)

Eneko Astigarraga eastigarraga a bildua codesyntax.com
Al, Api 23, 23:37:36, CEST 2007


> > Arazoa, hemen aipatu den bezala, "instituzionalizazioan" dago:
> > nor/nola katalogatzen diren "ofizialki" biktimak. Hor sortzen dira
> > arazoak.
> >
> arazoa, hemen, untxiak esan bezala, zeinek agintzen duen da

Gizarte, erakunde edo talde sozial guztiek bere biktima, martirak, ...
dituztela esan nahi nuen. Eta gizarte, erakunde edo talde horiek
"ofizialki" izendatu eta "instituzionalizatu" egiten dituztela,
bakoitzak bereak, normalean agintzen dutenek izendatuta.  Gero,
Ortizek zioen bezala, beharbada heroi bihurtzeko. Fenomenoa ez da hain
berria eta dirudienez biktimologia ere ez, 1937 inguruan sortutakoa
dela irakurri dut eta II. Gerra Mundialaren ondoren hartu omen zuen
indarra: http://fr.wikipedia.org/wiki/Victimologie

Zaila ikusten dut biktima, martir, heroi, ... unibertsalki
"konpartituak" izatea, gehienetan bakoitzak bere taldeko biktima,
martir edo heroiak omentzen ditu. Hor ikusten nuen adostasunerako
arazoa. Agian badago, ez dut gaia larregi aztertu, baina ez datorkit
burura adibide garbirik.

Gerora aipatu den igandeko ekitaldi horrekin, ulertzen dudanez helburu
xumeago zuen arren, alderdi batzuk, gehienek, bat egin dute, baina
beste batzuk arbuiatu egin dute. Benetan zaila Lasa eta Urkijoren
lana. Pellokeria, badakit.

eneko



Eibartarrak posta zerrendari buruzko informazio gehiago