[eibar] Luis Mari Retolaza

Amatińo lamatino a bildua euskalnet.net
As, Api 24, 07:53:48, CEST 2007


	Igandean hil zen Luis Mari Retolaza. Berarekin batera joan zaigu azken
hirurogeita hamar urteotako informazioaren altxorrik handienetako bat.

	Nik orain dela 32 urte ezagutu nuen Retolaza. Kristoren inpresioa egin
zidan. Neretzat, gerra osteko klandestinitateko kontuak ia pelikuletako
pasadizoak ziren. Ez dakit zergatik uste nuen espioitzan ibilitako jendeak
James Bond-en pareko edo izan behar zuela, baina Retolaza, ostera, hainbat
seme-alabaren aita zen, enpresa-gizona, batere handia ez, pottolo samarra,
eta, hori bai, azeria baino isilago eta zuhurrago.

	Luis Marik 15 urte zituen gerra amaitu zenean eta 18 besterik ez “Euzko
Ikasle Alkartasuna” sindikatua eta “Azkatasuna” aldizkaria sortu zituenean.
Muga ihesik pasatu ondoren, 22 urterekin Frantziako erresistentziaren alde
eta aleman nazien kontrako Euskal Brigadan parte hartu zuen. Mundu Gerra
amaitu, Sorbonan ikasketak egin eta berriro Bilbo aldera, hogeitaka urte
luzetan ezkutuan lan egitera.

	Gernikako Estatutua erreferendumez onartu eta lehen Eusko Jaurlaritza hasi
zenean, bakoitza bere onena eskaintzen saiatu zen. Batzuok nahi genuen
eskolak, kultura-arloa eta hedabideak euskaldundu. Beste batzuek gogoan
zituzten osasun-zerbitzuak, enpresa zaharkituen birmoldaketa edo
azpiegiturak hobetu eta Abiada Handiko Trenari ekitea.

	Retolazak, berriz, bi asmo garbi zituen: Gerran galdutako Ertzaintza
berriro indarrean jarri eta frankismoaren  komunikazio-monopolioa hautsi.
Eta biak egin zituen. Egin egin behar zela-eta, baita batere berriketa barik
egin ere.

	Amatińo
	Goiz kronika
	Euskadi Irratia
	2007-04-24








Eibartarrak posta zerrendari buruzko informazio gehiago