[eibar] intelligentsia

Xabier Mendiguren xmendiguren a bildua elkarlanean.com
Ast, Api 26, 09:35:42, CEST 2007


Espioitza-zerbitzuei "inteligentzia" deitzea beste kontu bat da. Honen  
iturria estatubatuarra da, CIAren izenean bertan dago. (Eta ez da  
nahastu behar, noski, Leirek aipatzen zuen "intelligentsia"rekin)

Zerbitzu sekretuetako teorikoek bereizi egiten dituzte inteligentzia  
eta informazioa. Inteligentzia litzateke, informazioa + analisia.

X.


El 26/04/2007, a las 9:39, Asier Arregi escribió:

> Eta ze intelektual mota dira CNIkuak? Centro Nacional de Inteligencia?
>
> "Informaziñua", "inteligentsia" beste prostituidu dan hitza da, eta
> sekreta norabide bardiñian.
> Pikoletuena informaziño zerbitzuak dira, zipayuena be hala dala uste
> dot. Ez ete dira inteligentsia?
>
> Sobietikuek KGB kontuekin errusierazko inteligentzia erabiltzen zeben?
>
> asier
>
>
> Xabier Mendiguren(e)k dio:
> > Berba, berez, errusieratik dator, eta bere horretan erabili ohi da
> > mendebaldeko hizkuntzetan. (Errusierazko ts ahoskatzean, gure tz  
> izango
> > litzateke).
> >
> > Esanahia: intelektualeria, intelektualen multzoa.
> >
> > X.
> >
> > El 25/04/2007, a las 17:31, leire narbaiza arizmendi escribió:
> >
> >  
> >> Intelligentsia. Zelako berbia, e? Ez dakitt nundik datorren eta
> >> zehatz-mehatz ez dakitt zer nahi daben esan. Intuidu egitten dot.
> >> Lagun batekin ibili nintzan diskutitzen honen gaiñian, baiña ez
> >> genduan ezer argittu.
> >> Zuek badakizue esplikatzen?
> >> Zuendako Euskal Herrixan zein da  intelligentsia?
> >> oso gauza lausua begittandu jakun
> >> leire, loerriak jota<ATT479341.txt>
> >>    
> > _______________________________________________
> > Adi gero, mezuak bidaltzeko: eibartarrak a bildua postaria.com
> >
> > http://www.eibar.org/zerrenda
> >
> > harpidetza eteteko: eibartarrak-leave a bildua postaria.com
> >
> >
> >
> >  
> ----------------------------------------------------------------------- 
> ----------------------------
> > Texto añadido por Platinum 2006:
> >
> >  Este mensaje NO ha sido clasificado como SPAM. Si se trata de un  
> mensaje de correo no solicitado (SPAM), haz clic en el siguiente  
> vínculo para reclasificarlo:  
> http://127.0.0.1:6083/Panda?ID=pav_1449&SPAM=true
>
> >  
> ----------------------------------------------------------------------- 
> ----------------------------
> >
> >
> >  
>
> _______________________________________________
> Adi gero, mezuak bidaltzeko: eibartarrak a bildua postaria.com
>
> http://www.eibar.org/zerrenda
>
> harpidetza eteteko: eibartarrak-leave a bildua postaria.com

-------------- hurrengo zatia --------------
Testu hutsa ez zen mezu bat ezabatu egin da...
Izena: ez dago erabilgarri
Mota: text/enriched
Tamaina: 3492 bytes
Azalpena: ez dago erabilgarri
URL : <https://postaria.com/pipermail/eibartarrak/attachments/20070426/2eef76ba/attachment.bin>


Eibartarrak posta zerrendari buruzko informazio gehiago