[eibar] Hauteskunde porra

Mikel Larreategi larreategi a bildua eibar.org
Or, Api 27, 21:09:21, CEST 2007


Josu Mendicute(e)k dio:
> Zenbakiekin ez naiz animatuko oraindik, baina uste dut PSOEk irabaziko
> duela, nahiz eta gehiengo osoa galduko duen. Animatzen zarete porra egitera?

Nik, porra barik, komentario bat egin nahi nuke hauteskundeei buruz.

Berriz ere, A, B, C eta ez dakit zenbat plan ezberdinetatik pasatu da
ezker abertzalea ilegalizatu zutenetik. Sigla dexente ere erabili du,
ZaldiEroaren txiste baterako balio izan dutenak portzierto, eta Luistxok
aurreko hauteskundeetan komentatu bezala, notaritza ordu dexente ere
erabili dituzte. Oraingoan badirudi hautagaitza posible bi aurkeztu
dituztela leku askotan.

Afalaurreko konbertsazio baten, ideia interesgarri bat bota du
norbaitek: Fiskaltza eta Gobernuak hautagaitza biak onar ditzatela.
Orduan ikusiko da benetan EAE-ANVren hautagaitza ezker abertzaleak
bultzatutakoa den ala ez. Ala balitz hautagaitza bietako bat erretiratu
egingo lukete eta argi eta garbi erakutsi eurena zela. Ez balute
erretiratuko, EAE-ANVk derrepentean Euskal Herriko herri askotan agertu
eta zenbat botu lortuko lituzke?

Bestea, hautagaitza guztiak ilegalizatuko balituzte, orain lau urte
Sustatun pertsona batek proposatu zuena:

http://www.sustatu.com/1053504707/1053672900

"Beste aukerarik bazeukan ezker abertzaleak. Eta eragin iraunkorra izan
zezakeena, asteartetik harantzago, Ibarretxeren ustezko enbidoa gertatu
beharko denean sentitzeko modukoa izango zena.

Aukera hori zen, argi eta garbi, PP-ren aldeko botoa eskatzea Bizkaia
eta Gipuzkoan."

Hori bai izango litzatekeela herriari ezker abertzalearen indarra
benetan neurtu eta herria hankazgora jartzeko aukera paregabea.

Zer gertatuko da? Honen inguruan egin beharko litzateke porra, eta ez
Eibarren PSE-PSOEk gehiengo osoa lortuko duen ala ez eztabaidatuz.

Mikel

-- 
Mikel Larreategi
http://www.eibar.org/blogak/erral
Skype: erralin



Eibartarrak posta zerrendari buruzko informazio gehiago