[eibar] Hauteskunde porra

Luistxo Fernandez luistxo a bildua eibar.org
Lar, Api 28, 07:26:59, CEST 2007


>
> http://www.sustatu.com/1053504707/1053672900
>
> "Beste aukerarik bazeukan ezker abertzaleak. Eta eragin iraunkorra izan
> zezakeena, asteartetik harantzago, Ibarretxeren ustezko enbidoa gertatu
> beharko denean sentitzeko modukoa izango zena.
>
> Aukera hori zen, argi eta garbi, PP-ren aldeko botoa eskatzea Bizkaia
> eta Gipuzkoan."


> Hori bai izango litzatekeela herriari ezker abertzalearen indarra
> benetan neurtu eta herria hankazgora jartzeko aukera paregabea.
>
> Zer gertatuko da? Honen inguruan egin beharko litzateke porra, eta ez
> Eibarren PSE-PSOEk gehiengo osoa lortuko duen ala ez eztabaidatuz.
>
> Mikel

Jarrera antisistemiko hori logikoa irudituko zitzaidan, baina
PPrentzako baino, zerrenda barik geratutako lekuetan, oposizioa
gailentzeko aukeraren alde egin beharko luke ezker abertzaleak.
Nafarroan, PSOEren alde, eta Gipuzkoako Diputaziorako ere bai akaso,
Donostian berriz, ez Odon, baizik eta PNV agian...

Instituzioetatik marjinazioa besterik ez badute jaso behar, eta botere
hori beste batzuek kudeatu behar badute, behintzat "zama" apur bat
jaso dezatela

Luistxo



Eibartarrak posta zerrendari buruzko informazio gehiago