[eibar] Espektakulu gutxi, baina onak

Gari Araolaza gari a bildua eibar.org
Lar, Api 28, 08:09:23, CEST 2007


Gaurko DVn, mezu kurioso bat Eibarko kultura ekimenen inguruan. Handik
zati bat aterata:

"Creo que es necesario su puesta en marcha porque se está llevando a
cabo una programación cultural que está contando con diferente éxito.
Un obra como la Uroc que no alcance la presencia de 250 espectadores o
un concierto como el de Fran Lasuen con poca venta de entradas exigen
una planificación cultural con pocos espectáculos, pero de calidad
constrastada, como se llevan a cabo en Ermua"

Pertsona hau oraintxe enteratu da itxura denez (Coliseoa inauguratu
denetik), kultur proposamenetara zenbat jende joaten den Eibarren.
Horretarako balio izan du Coliseoak gutxienez.

Baina gehien harritzen nauena da "pocos espectáculos, pero de calidad
contrastada" egitea proposatzea. Hau da, pertsona honek primerako
golak nahi ditu, ez infantiletako partido aspergarriak. Ipuruara joan
eta Real Madrili golak sartzea Eibarko taldeak; zezenketak antolatu
eta Rivera eta horiek etortzea eta ez segundako ez dakit zein;
Portaleko eta Topalekuko artista ezezagunen erakusketak baino,
Guggenheim bat egitea Eibarren; edo agian, Ermuara bezala, Manolo
Escobar edo horrelako "figuras contrastadas" ekartzea.

Eta hau orokorra da. Sarritan entzun izan dut "Eibarren ez da inoiz
gauza interesgarririk ekartzen", eta askotan kontzertu interesgarriena
da txikiena. Bestalde, handietarako kultura izateko, txiki asko ikusi
behar direla garbi daukat, oinarriko futbol asko, infantilak, eta
eskola kirola. Baina... horrelakoak gara.

Horrelako gaien inguruan Udaletik eta politikarien aldetik ere izango
duzue zer esan, ez? Aitor, Poxpolo, Bego, Marijose (harpidetuta egon
ez arren seguru irakurtzen gaituzula tarteka), Mertxe eta konpañia,
posta-zerrenda hau informazioa jasotzeko bai, baina aportatzeko ere!

Gari



Eibartarrak posta zerrendari buruzko informazio gehiago