[eibar] Hauteskunde porra

Mikel Larreategi larreategi a bildua eibar.org
Lar, Api 28, 11:11:18, CEST 2007


Luistxo Fernandez(e)k dio:
> 
> Jarrera antisistemiko hori logikoa irudituko zitzaidan, baina
> PPrentzako baino, zerrenda barik geratutako lekuetan, oposizioa
> gailentzeko aukeraren alde egin beharko luke ezker abertzaleak.
> Nafarroan, PSOEren alde, eta Gipuzkoako Diputaziorako ere bai akaso,
> Donostian berriz, ez Odon, baizik eta PNV agian...
> 

Bai, PPren aldeko hori Gipuzkoari buruz hitz egitean zioen. Egia esan 
pertsona horren proposamena, leku bakoitzean normalean 2. gelditzen 
denaren aldeko botua eskatzea zen.

> Instituzioetatik marjinazioa besterik ez badute jaso behar, eta botere
> hori beste batzuek kudeatu behar badute, behintzat "zama" apur bat
> jaso dezatela

Guztiak "kontaminatuta" geldi daitezela, azken finean.

Mikel



Eibartarrak posta zerrendari buruzko informazio gehiago