[eibar] Espektakulu gutxi, baina onak

Josu Mendicute josumendicute a bildua gmail.com
Lar, Api 28, 13:05:08, CEST 2007


Bestalde, handietarako kultura izateko, txiki asko ikusi
> behar direla garbi daukat, oinarriko futbol asko, infantilak, eta
> eskola kirola.


Nik ere hori uste dot. Eta bestalde, Eibarko Musika Banda ikustera normalean
100 pertsona joaten badira, datu hori bakarrik neurtuta, Udalaren inbertsioa
(edo gastua..) ez da batere etekingarria. Baina ez dut sekula entzun Banda
kendu eta urtean 3 kontzertu egin behar direnik horren ordez "calidad
contrastada"ko talde bat ekarriz.

Horrelako gaien inguruan Udaletik eta politikarien aldetik ere izango
> duzue zer esan, ez? Aitor, Poxpolo, Bego, Marijose (harpidetuta egon
> ez arren seguru irakurtzen gaituzula tarteka), Mertxe eta konpa˝ia,
> posta-zerrenda hau informazioa jasotzeko bai, baina aportatzeko ere!


Hori, hori!
josu
-------------- hurrengo zatia --------------
Erantsitako HTML dokumentu bat ezabatu egin da...
URL: <https://postaria.com/pipermail/eibartarrak/attachments/20070428/c158a52d/attachment.html>


Eibartarrak posta zerrendari buruzko informazio gehiago