[eibar] zelan idatzi Eibar erderaz

Luistxo Fernandez luistxo a bildua eibar.org
Ast, Abu 30, 14:35:00, CEST 2007


At 14:20 2007/08/30, you wrote:
>Luistxok:
>Euskarazko izen zuzena, akademiak ematen duena izan beharko luke, eta kasu horretan Bilbo da.
>
>Nik:
>Ados Luistxo. Nik ere Bilbo erabiltzen dut. 

oso ondo, MendiCute

>Baina orduan, kriterio hori jarraituta, gazteleraz …ibar, RAEk diolako...

Bai.

> baina kriteriook pikutara bidaltzen ditugu gazteleraz ari garenean, "gaztelera euskaldundua" darabilgu. "Las ikastolas de Araba", "el eguraldi"... ETB2n asko maite dute castellano dialektal hau. 

Gero datoz kriterio politikoak (hedabide baten kasuan, edo komunikazio korporatiboan oro har, non kriterio komertzialak ere nahasten diren politikoekin), edo pertsonalak (blog baten kasuan, edo komunikazio pertsonalean). Gaztelerazko nire blogean Donostia idazten dut, gaztelaniazko izen zehatza San SebastiŠn dela ondo jakin arren. Baina bueno, nire blogeko diktadorea neu naiz. 

Luistxo




Eibartarrak posta zerrendari buruzko informazio gehiago