[eibar] Santa Claus eta Olentzeroren arteko lehia

Imanol Trebiño trebi.arte a bildua euskalnet.net
Or, Abe 28, 22:23:43, CET 2007



    Mezu hau atzo edo bialdu neban, baina ez dakitt ailegatu dan (¿¿??):



    Herririk herri ibili ezkero baieztatu leike, Santa Clausen eta Olentzeroren kopinen arteko lehia bada.

    Iaz ixa Santa Clausena bakarrik ikusten neban, baina aurten segun eta nondik zabixen diferente da. Hona nire klasifikaziñoa:

    - Eibar eta Ermua: ez da lehia haundixa, ez da horrenbeste kopin ikusten, eta ikusten direnen artean nik ez neuke esango batek erraz irabazten dabenik.

    - Gasteiz: bai, Santa Clausek irabazten dau.

    - Legazpi: kontrara, Olentzerok errez irabazten dau. 

    Lehia izan leike komertziala, sinbolikoa, tradizioen artekoa... baina hala bada, bego.

    Trebi.
-------------- hurrengo zatia --------------
Erantsitako HTML dokumentu bat ezabatu egin da...
URL: <https://postaria.com/pipermail/eibartarrak/attachments/20071228/43647a47/attachment.html>


Eibartarrak posta zerrendari buruzko informazio gehiago