[eibar] Reality bat euskaldun bila

Luistxo Fernandez luistxo a bildua eibar.org
As, Mar 6, 07:40:18, CET 2007


 Telebista ekoiztetxe batetik deitu didate, blogean alabaren
bideoa<http://eibar.org/blogak/luistxo/ondo-igaro-gabonak>jarri nuela
ikusita, ea reality moduko batean parte hartuko ote genuen
familian... Kamera batzuk jarri etxean (edo gure eskuetan), eta gure
eguneroko bizimodua grabatu. Familia grabatzaile, nonbait, REC eta STOP noiz
sakatu ere familiaren esku, ez dago produkzio ekiporik zure etxean sartuta.
Blogistak exibizionista samarrak gara, eta logikoa da holakoetara jotzea.

Gainera, debalde idazten ditugu blogak, eta hori ere kontuan hartuko zuten,
ze familiek doan egitea omen da kontua.

Katalunian arrakasta lortu duela esan didate ekoiztetxekoek. Efecte
Mirall<http://www.tvcatalunya.com/efectemirall/index.html>izena du
programak han.

Gu ez gara irtengo, horixe izan da gure erantzuna.

Luistxo
-------------- hurrengo zatia --------------
Erantsitako HTML dokumentu bat ezabatu egin da...
URL: <https://postaria.com/pipermail/eibartarrak/attachments/20070306/90784fcf/attachment.html>


Eibartarrak posta zerrendari buruzko informazio gehiago