[eibar] Teilatu gainean

Amatiņo lamatino a bildua euskalnet.net
As, Mar 6, 07:57:12, CET 2007


	Iņaki de Juana presoaren Euskadiratzea dela-eta, ez da azken egunotan
iritzi-miritzi eta esamesik falta izan. Baina aitzakia guztien gainetik eta
arrazoi guztien azpitik, bada inork ez ikusi egin beharko ez lukeen
jokaldia: Erabaki honekin Espainiako Gobernuak Batasunaren teilatu gainean
jarri du pilota.

	Bai. Jokaldi honen ostean, Madrilgo Gobernuak uste du bere aldetik egin
beharrekoak egin dituela eta Batasunari dagokiola, orain, hurrengo fitxa
mugitzea.

	Eta mugitu beharreko fitxa, segurutik, bat besterik ez da: edo ETAk uzten
ditu behin betiko armak edo Batasunak esaten du ez dagoela ETAren ildotik
jarraitzeko prest. Barajasko atentatuaren ondotik ez du erdipurdiko suetenik
balio. Zirt edo zart, arre ala ixo.

	Partido Popularra edo izan ezik, gainerako alderdi guztiek hilabete bi
daramatzate zelan edo halan Batasunari esaten, indarkeriarik gabeko bidera
itzuli behar duela, beste ezertan hasi aurretik bakegintzari ekin behar
diola, eta gero... gerokoak. Baina Batasunak kontrakoa egin du, alegia:
bakeak egin beharrean proposamen politikoa egin du, nahiz eta proposamen
politiko hori batere berria ez izan.

	Bapo. Aukera bat da. Baina argi gera bedi, inork bere burua engainatu ez
dezan: Behar bada, Iņaki de Juana ez dago Donostiako hospitalean Batasunak
orain dela 30 urteko estatuturen bat proposatu dezan, ETAk behingoz armak
utzi ditzan baizik.

	Amatiņo
	Goiz kronika
	Euskadi Irratia
	2007-03-06




Eibartarrak posta zerrendari buruzko informazio gehiago