[eibar] Teilatu gainean

Josu Mendicute josumendicute a bildua gmail.com
Ast, Mar 8, 01:12:59, CET 2007


"...alderdi guztiek hilabete bi daramatzate zelan edo halan Batasunari
esaten, indarkeriarik gabeko bidera itzuli behar duela"

Batzuek uste dute Batasuna sekula ez dela egon indarkeriarik gabeko
bidean... beste batzuek beti bakea nahi izan duela eta arrazoiren batengatik
erabili duela ETAk indarkeria, eta hortaz Batasunarentzat salagarria dena ez
dela indarkeria hori baizik eta horren sustraia den arrazoia.

Ez naiz (oraingoan) bi posturon arteko balorazioak egiten sartuko, besterik
gabe iruzkin bat:
Orain arte entzun barik nuena zen nonbaitera "itzuli" behar zuenik.

Noski, "itzuli"rekin burura etorri zaidana "atzera eman, berretorri, atzera
etorri" izan da. Gero, hiztegian kontsultatuz, konturatu naiz izan
daitekeela "bihurtu, aldatu", eta orduan uste dut ulertu dudala ez zela
hirugarren bariante bat, planteatu ditudan bietatik lehenengoa baizik. Zuzen
ala oker nabil?

Josu.


El día 6/03/07, Amatiño <lamatino a bildua euskalnet.net> escribió:
>
>
>         Iñaki de Juana presoaren Euskadiratzea dela-eta, ez da azken
> egunotan
> iritzi-miritzi eta esamesik falta izan. Baina aitzakia guztien gainetik
> eta
> arrazoi guztien azpitik, bada inork ez ikusi egin beharko ez lukeen
> jokaldia: Erabaki honekin Espainiako Gobernuak Batasunaren teilatu gainean
> jarri du pilota.
>
>         Bai. Jokaldi honen ostean, Madrilgo Gobernuak uste du bere aldetik
> egin
> beharrekoak egin dituela eta Batasunari dagokiola, orain, hurrengo fitxa
> mugitzea.
>
>         Eta mugitu beharreko fitxa, segurutik, bat besterik ez da: edo
> ETAk uzten
> ditu behin betiko armak edo Batasunak esaten du ez dagoela ETAren ildotik
> jarraitzeko prest. Barajasko atentatuaren ondotik ez du erdipurdiko
> suetenik
> balio. Zirt edo zart, arre ala ixo.
>
>         Partido Popularra edo izan ezik, gainerako alderdi guztiek
> hilabete bi
> daramatzate zelan edo halan Batasunari esaten, indarkeriarik gabeko bidera
> itzuli behar duela, beste ezertan hasi aurretik bakegintzari ekin behar
> diola, eta gero... gerokoak. Baina Batasunak kontrakoa egin du, alegia:
> bakeak egin beharrean proposamen politikoa egin du, nahiz eta proposamen
> politiko hori batere berria ez izan.
>
>         Bapo. Aukera bat da. Baina argi gera bedi, inork bere burua
> engainatu ez
> dezan: Behar bada, Iñaki de Juana ez dago Donostiako hospitalean Batasunak
> orain dela 30 urteko estatuturen bat proposatu dezan, ETAk behingoz armak
> utzi ditzan baizik.
>
>         Amatiño
>         Goiz kronika
>         Euskadi Irratia
>         2007-03-06
>
> _______________________________________________
> Adi gero, mezuak bidaltzeko: eibartarrak a bildua postaria.com
>
> http://www.eibar.org/zerrenda
>
> harpidetza eteteko: eibartarrak-leave a bildua postaria.com
>
-------------- hurrengo zatia --------------
Erantsitako HTML dokumentu bat ezabatu egin da...
URL: <https://postaria.com/pipermail/eibartarrak/attachments/20070308/7c9fd325/attachment.html>


Eibartarrak posta zerrendari buruzko informazio gehiago