[eibar] 20 urtian, dana marabillia

Elena Laka elaka a bildua futurnet.es
Ost, Maiatza 9, 17:31:27, CEST 2007


Leirek:

>danok kontau genduan gure kuadrilletako % haundixa Eibartik kanpora bizi zala, eta ez bakarrik lanagaittik, bizi-kalidadiak be eragiń haundixa izan dau

Nik ez dot pentsatzen Eibartik kanpora bizi den jendearen % handia bizi-kalitateagaitik joan denik, behintzat ez Gipuzkoa edo Bizkaiko beste herrietara joan garenok. Behar bada desberdina da Donostiara edo joan direnen kasua, baina gainerako herrietan ez dot pentsatzen, oro har, gauza guztiak ikusita, bizi-kalitatea (faktore mordoa kontutan hartuta) hobea denik. 

Tira, uste dot zerikusia izango dabela baita be Eibartik kanpo bizi garen eibartarrok zeinekin bizi garen, eta Eibar zergaitik egiten jakun eibartarroi gustoko bizi izateko, eta ostera Eibartik kanpokoei, horren gorrotagarri. 

Elena
-------------- hurrengo zatia --------------
Erantsitako HTML dokumentu bat ezabatu egin da...
URL: <https://postaria.com/pipermail/eibartarrak/attachments/20070509/65047a30/attachment.html>


Eibartarrak posta zerrendari buruzko informazio gehiago