[eibar] Olandresen ibarra

Luistxo Fernandez LFernandez a bildua codesyntax.com
Ost, Ira 19, 08:52:42, CEST 2007


AmatiŮo:

> ...Nork ez du gero noizbait kantatu:
>
>Jeiki, jeiki etxekoak,
>
>argia da zabala,
>
>argia da zabala¬°
>
>Itsasotik mintzatzen da
>
>zilarrezko tronpeta.
>
>Baita ere ikaratzen
>
>olandresen ibarra,
>
>olandresen ibarra¬°

Zain nengoen ea Mendigreenek erantzungo... susmoa dut inoiz bere blogean edo zerrenda honetan aipatuko zuela, baina ez dut aurkitu. Niri esana dit, behintzat, eta ez dakit zuzen bere burutazioa den ala lagunen batena, baina kontua da, Mendigreen iritziz edo, Euskal Errepublika independiente batean, himno ofiziala bihurtzeko hau baino kantu hoberik ez legokeela: ez Gora ta Gora, ez Eusko Gudariak ez Gernikako Arbola. 

Mendigreenek berak kontatua... Eskozesak-eta, rugby partiduetan denak kantuan hasten diren himno horietako baten tankera duela. Egia da himno epiko baten tankera duela.

Atzo kamiseta showa Espainiako Kongresuan... PPkoak ere igo zuen Espainiako selekzioaren gorria. Kamisetena barik, himnoena izan balitz auzia? Txunta-txuntaren ondoan Gora-ta-gora ere dotore geratu zitekeen, baina zer esanik ez Jeiki-jeiki, Kongresuko mikrofonoetatik...

Mendigreenek esan behar zuen, baina nik esan dut. Ea honekin behintzat kontua bere hitz propioetan posteritaterako gordetzen saiatzen den bere blogean...

Zain nago halaber Elena Lakak noiz kontatuko (hemen edo blogean) Pirritx eta Porrotxen zaletasunak sortzen dituen galdera bitxiena...

Luistxo

Luistxo Fernandez - LFernandez a bildua codesyntax.com 
675 706 553 - http://www.tagzania.com

CodeSyntax (+34) 943 821 780
http://www.codesyntax.com
Azitain Pol. 3-K
Eibar E-20600 




Eibartarrak posta zerrendari buruzko informazio gehiago