[eibar] 20 euro irabazi dot

Imanol Trebiņo trebi.arte a bildua euskalnet.net
Ost, Urt 2, 23:51:28, CET 2008



    Biharrian loterian jokatzen da, urtero, eta, denok jokatzen dabenian, nik ez nebala gura esan neban, andriak erosita zekala eta ez nebala gehixago bihar. Uste dot jokatu ez daben bakarra izan naizela.

    Ez jake tokatu, eta, horretara, guztien artean galdu ez daben bakarra naizenez, irabazi egin dotela sentitzen dot. Horren kontura badakat 20 euro gehixago, "tokatu egin jata". Jun leikez, esate baterako, Nafarroa Oinez batean itzelezko txaparrada izan eta horren osteko halako donazio batean; edo beltz bat ikuten badot haren disko edo pelikula batzuk erosiz, nahiz eta horretan aparteko interesik izan ez; edo umiak ikusten baditut Olentzero batekin kantatzen eta dirua jasotzen -egiten da oraindik?- harei emoten; edo... aukerak ez dira falta.

    Pozik nago, eta uste dot hurrengo urtean berdin egingo dotela, 20 euro seguru irabaziz.
        
    Trebi.
-------------- hurrengo zatia --------------
Erantsitako HTML dokumentu bat ezabatu egin da...
URL: <https://postaria.com/pipermail/eibartarrak/attachments/20080102/3e5f03b8/attachment.html>


Eibartarrak posta zerrendari buruzko informazio gehiago