[eibar] Iberdrolarekin bueltaka

marijo deogracias marijodeo a bildua gmail.com
Or, Urt 4, 13:18:22, CET 2008


Ohelaguni eta neri pasau jaku:

Bizkaia aldian etxia itxen hasi eta argi-indarra eskatzera jun ganian
baserri-auzoko saria "gaiņezka" daola eta argi-indarra nahi badogu geu egin
bihar garela azpiegitura guztian kargu (etxia landa gune baten dago eta
legian arabera, Udalak eztauka zertan azpiegiturian kargu egin biharrik
urbanizagarria eztan gunea dalako; farolak euki badauzkun arren). Gure
kasuan goi tentsiņoko azpiegitura dauan lekutik behe tentsiņoko kable barri
bat atara biharko giņuke eta etxeraiņo ekarri, dauan lekuan dauala-be. Ixa
etxia beste kostatzen da azpiegitura hori dana eta horreatik EEEra
(Energiaren Euskal Erakundera) deitxu eta eguzki plakak ipiņi nahi ditxugula
esan jeu. Baina, hara sorpresia! Han be esan doskue sare elektrikora
lotutako eguzki plakak jarri nahi baditxugu, gero handik etxerako argixa
hartzeko, geu egin beharko garela azpiegitura horren kargu, Iberdrola eztala
holakoetan kargu egitxen. Hori bai, Jaurlaritzak aurrekontu guztiaren
gehienez %40ko laguntza ematen dabela. Baina, klaro, 180.000 euroko
gutxigorabeherako aurrekontu baten, ba... hori, argi barik segitzen dogula.
Iņoi okurritzen jako egoera horren aurrian soluziņo egokiren bat?

-- 
Marijo
-------------- hurrengo zatia --------------
Erantsitako HTML dokumentu bat ezabatu egin da...
URL: <https://postaria.com/pipermail/eibartarrak/attachments/20080104/39ff835c/attachment.html>


Eibartarrak posta zerrendari buruzko informazio gehiago