[eibar] Iberdrolarekin bueltaka

Imanol Trebiño trebi.arte a bildua euskalnet.net
Iga, Urt 6, 22:36:08, CET 2008


    Ba, itxuria, Iberdrola PSOEren gustokoa da, bakarrik etxekuak saritu dabenian, "Ramón Rubial" sarietan "Iberdrola ha sido distinguida como entidad vasca del año por su "compromiso con el progreso de la sociedad vasca" y por haber situado "a la iniciativa empresarial vasca en una posición de liderazgo en el complejo sector de la energía".        Halaxe diñue.

    it.
  ----- Original Message ----- 
  From: marijo deogracias 
  To: eibartarrak a bildua postaria.com 
  Sent: Friday, January 04, 2008 1:18 PM
  Subject: [eibar] Iberdrolarekin bueltaka


  Ohelaguni eta neri pasau jaku:

  Bizkaia aldian etxia itxen hasi eta argi-indarra eskatzera jun ganian baserri-auzoko saria "gaiñezka" daola eta argi-indarra nahi badogu geu egin bihar garela azpiegitura guztian kargu (etxia landa gune baten dago eta legian arabera, Udalak eztauka zertan azpiegiturian kargu egin biharrik urbanizagarria eztan gunea dalako; farolak euki badauzkun arren). Gure kasuan goi tentsiñoko azpiegitura dauan lekutik behe tentsiñoko kable barri bat atara biharko giñuke eta etxeraiño ekarri, dauan lekuan dauala-be. Ixa etxia beste kostatzen da azpiegitura hori dana eta horreatik EEEra (Energiaren Euskal Erakundera) deitxu eta eguzki plakak ipiñi nahi ditxugula esan jeu. Baina, hara sorpresia! Han be esan doskue sare elektrikora lotutako eguzki plakak jarri nahi baditxugu, gero handik etxerako argixa hartzeko, geu egin beharko garela azpiegitura horren kargu, Iberdrola eztala holakoetan kargu egitxen. Hori bai, Jaurlaritzak aurrekontu guztiaren gehienez %40ko laguntza ematen dabela. Baina, klaro, 180.000 euroko gutxigorabeherako aurrekontu baten, ba... hori, argi barik segitzen dogula.
  Iñoi okurritzen jako egoera horren aurrian soluziño egokiren bat?

  -- 
  Marijo 


------------------------------------------------------------------------------


  _______________________________________________
  Mezuak bidaltzeko: eibartarrak a bildua postaria.com

  http://www.eibar.org/zerrenda

  harpidetza eteteko: eibartarrak-leave a bildua postaria.com
-------------- hurrengo zatia --------------
Erantsitako HTML dokumentu bat ezabatu egin da...
URL: <https://postaria.com/pipermail/eibartarrak/attachments/20080106/88604e39/attachment.html>


Eibartarrak posta zerrendari buruzko informazio gehiago