[eibar] Ang Lee

Luistxo Fernandez luistxo a bildua eibar.org
As, Urt 8, 18:07:24, CET 2008


> ez dut gehiago esango: SPOILERrik ez.
>
>Zer da spoiler hori? 
>leire 

Spoiler bat da intrigia apurtzen daben abisua. 

Bazoiaz ikustera pelikula bat, eta sartzeko ilaran zagozela esaten detsu urten daben batek: azkenian mutil zintzua hiltzen dau amagiņarrebak! Akabo intriga guztia, pelikulia disfrutatzia txafatzen detsu horrek.

Horregatik, Interneten-eta, ohitura da zeozerren intrigian kakua edo amaieria kontatu bihar badozu, SPOILER abisatzia, letra larrixekin, argi eta garbi. Esate baterako, Eibar.org-era mezu bat bialdu bihar baneu, Deseo, Peligro pelikulian tramia azken punturaņo kontatzen, zuzena zera litzake, titulu hau jartzia

[eibar] SPOILER Deseo Peligro pelikulia

Hori irakorritta, ikusita daukanak sartzeko aukeria izango leuke komentatzeko. Baiņa ikusteko gogua daukanak... ba ez leuke klik egin bihar. 

Luistxo




Eibartarrak posta zerrendari buruzko informazio gehiago