[eibar] Kalitatezko euskara

Amatiño amatino a bildua eaj-pnv.com
Ast, Urt 24, 13:56:32, CET 2008


Bapo.
Beti daok, bai, zer ikasi.
Eskerrik asko.
Amatiño

 ------------------------------------------------- 


El 24/01/2008, a las 12:03, Amatiño escribió:



1. Buruz jiharduat baina badok iragarki bat ETBn, beronen burua goratzen
holako zeozer idatzi eta, aldi berian,  esaten dauana:
 
-- "Kalitatezko zilarrezko Q"
 
Holan idaztia tira, baina irakorri, ostera, nik "kua" irakurriko najeukek.
 


Ni ados.



2. Gaur atsaldian Euskaltzaindiak omenaldixa eskiniko jetsak
Haritschelharri. Gonbite-txartelak zera jiñok:
 
-- "Jean Haritschelharri Euskaltzainburu ohi gisa jendaurreko omenaldia
eginen zaio, eskerrak bihurtuko zaizkiolarik euskal akademiaren egitekoetan
hainbeste parte harturik, eta orokorkiago euskararen alde hain jarraituki
jokaturik".
 
Nik esango najeukek eskerrak ez dirala "bihurtzen", eta "harturik" eta
"jokaturik" formok belarriko miña egiten destela. 



"Eskerrak bihurtu" nik uste frantsesezko "rendre merci" edo halako zerbaiten
kalkoa dela, beharbada Iparraldean oso sartua. "harturik" eta "jokaturik"
horiek ere Iparraldean guztiz normalak. Ekitaldi baten hasieran, "Milesker
hona jinik" eta antzekoak aditu izan ditut behin baino gehiagotan.




Baina... hau guztiau esan ostian onartu be onartu biharko juat ETBn
zuzentzailiak eta Euskaltzaindian protokolo-arduradunak nik baino askoz be
gehixago dakixela.
 
Beti daok zer ikasi.
 
Amatiño 
 
 <ATT345274.txt>

-------------- hurrengo zatia --------------
Erantsitako HTML dokumentu bat ezabatu egin da...
URL: <https://postaria.com/pipermail/eibartarrak/attachments/20080124/ecbc59ca/attachment.html>


Eibartarrak posta zerrendari buruzko informazio gehiago