[eibar] Caparen Eibarko argazkiak

Xabier Mendiguren xmendiguren a bildua elkarlanean.com
As, Urt 29, 08:43:38, CET 2008


Capari buruz, beste datu pare bat:

Haren argazki guztien jabetza Magnum agentziarena da.

Capari buruz biografia eder bat idatzi zuen Edorta Jimenezek euskaraz,  
eta luze azaltzen zituen Euskal Herriko kontuak (fronteko meza horiek  
eta abar).

Kontu horietaz interes eta jakintza handia duen beste bat, Juantxo  
Egaña argazkilaria.

X.

El 29/01/2008, a las 8:48, Luistxo Fernandez escribió:

> At 23:27 2008/01/28, you wrote:
> >Mexikon aurkitu dituzte Robert Capa argazkilariaren negatibo roiloak.
> >Espainako gudakoak dira gehienak. Eta batzuk behintzat Euskadiko
> >frentekoak.
>
> Esklusiba txiki bat, Eneko... ia ia.
>
> EITBk ez du ikusi euskal daturik notizian  
> <http://www.eitb24.com/noticia/es/B24_84537/sociedad/SOBRE-GUERRA- 
> CIVIL-ESPANOLA-Descubren-Mexico-3.000/>http://www.eitb24.com/noticia/ 
> es/B24_84537/sociedad/SOBRE-GUERRA-CIVIL-ESPANOLA-Descubren-Mexico 
> -3.000/
>
> Berriak ere ez. Baina Garak erreparatu die euskal datuei:  
> <http://www.gara.net/paperezkoa/20080129/60044/eu/Robert-Caparen-3000- 
> argazki-argitaragabeak-topatu-dituzte>http://www.gara.net/paperezkoa/ 
> 20080129/60044/eu/Robert-Caparen-3000-argazki-argitaragabeak-topatu- 
> dituzte
>
> Ez dira bakarrik Caparenak. Baita Gerta Taro eta David "Chim"  
> Seymourrenak
>
>
> >14. roiloan irakurri daiteke: Eibar, Elorrio, Elgeta; 16.an Bermeo.
> >4., 5. eta 6.an Amorebieta,
>
> Euskaraz, Zornotza. Bertako Udalak nahi duena esango du (  
> www.amorebieta-etxano.net  ) baina euskaraz, Zornotza, eta bertako  
> zahar batzuen ahoskeran, Zorrontza.
>
> > 7. Bermeo berriz eta Arana.
>
> Eta Pasionaria, eta Agirre Lehendakaria...
>
>
> >Ez dakit argazki horiek errekuperatu eta eskuratzerik dagoen, baina
> >Caparen artxibo zaharrean aipamen horiek daukan zatitxoa pegatu dut
> >hemen:
> >
> >http://www.flickr.com/photos/eastigarraga/2226388539/
> >
> >eneko
>
> Nik esango nuke maleta horretakoak David Seymourrenak direla.  
> Zornotza, kanpainako meza... Gudarien kapilaua meza ematen ikurriñaren  
> azpian, hori Seymourrena da. Negatibo berriak hartu dituen  
> instituzioaren (ICP) webean bertan aurki daiteke Seymourren euskal  
> argazkien deskribapena: : (...) Basque soldiers enjoying moral support  
> from monks at the Monastery of Amorabita (sic) and attending an  
> outdoor mass before going into battle.
>
> Ez dut sarean aurkitu irudi ikoniko hori: inork badu eskaneatzeko  
> moduan?
>
> Sustatun idatzi dut honetaz: http://sustatu.com/1201592348
>
> Uste dut egokia eta ederra litzatekeela ICPk berriki Library of  
> Congress amerikarrak  
> <http://www.blogak.com/azpi/aebko-kongresuko-liburutegiko-argazki- 
> artxiboa>egin duena errepikatuko balu:  
> <http://www.flickr.com/commons>irudi sorta handi bat Flickr-era igo,  
> denen artean etiketatu edo identifikatu ditzagun. Eibarko eta  
> Elgetakoak etiketatu eta identifikatzeko sekulakoa litzateke: bai  
> haientzat, eta baita zer esanik ez, euskaldunontzat. LIbrary of  
> Congressen adibide horren ondoren, beste  
> <http://www.flickr.com/people/99129398@N00/>erakunde amerikar batzuek  
> ere bide beretik jo dute, eta uste dut joera interesgarri bat dela  
> argazkigintza eta historia maite dugunontzat. Euskal erakundeen  
> mentalitatea hain dago urruti eredu hauetatik...
>
> Luistxo
>
> _______________________________________________
> Harpidetza eteteko, bidali mezua hona:    
> Eibartarrak-request a bildua postaria.com
> izenburuan jarriz 'unsubscribe' (horixe bakarrik, komatxo barik)
>
> Ondoren konfirmazio mezua jasoko duzu harpidetza-etetea berresteko.

-------------- hurrengo zatia --------------
Testu hutsa ez zen mezu bat ezabatu egin da...
Izena: ez dago erabilgarri
Mota: text/enriched
Tamaina: 4373 bytes
Azalpena: ez dago erabilgarri
URL : <https://postaria.com/pipermail/eibartarrak/attachments/20080129/3d1a4ecf/attachment.bin>


Eibartarrak posta zerrendari buruzko informazio gehiago