[eibar] herri galdeketaren legearen inpugnazioa

Imanol Trebiņo trebi.arte a bildua euskalnet.net
Ost, Uzt 16, 23:26:54, CEST 2008


    Estatu Kontseiluaren testuaren zati batzuk leitu nittun nik bere sasoian, eta erizpide legalaz baino ideologia politikaz (eta badakizue zer ideologiaz) beteriko testua zala ikusi neban.

    Egingo dabe gura dabena, eta legien aipamenaz beteko dabe testua, baina atzeko (eta aurreko eta gaineko eta ...) argudio bakarra eta benetakoa bat da: Espainiaren kontzepzio politikoa, geuk eta gure aitta-amak, eta gure aittitta-amamak eta gure birraittitta-birramamak ezagutu daben hori.
        it 
  ----- Original Message ----- 
  From: Elena Laka 
  To: Eibartarrak 
  Sent: Wednesday, July 16, 2008 4:31 PM
  Subject: [eibar] herri galdeketaren legearen inpugnazioa


  Ez dut inon topatu atzo Espainiako Gobernuak Konstituzio Auzitegiak Lehendakariak deitutako galdeketaren kontra ipinitako errekurtsoaren testua.
  Bai ostera errekurtso hori egiteko oinarritzat erabili duten testua, Estatu Kontseiluaren irizpena: http://www.consejo-estado.es/recurso%20inconstitucionalidad.pdf
  Errekurtsoa irizpen horretako kalko bat izango da, seguru asko.

  Horri aurre egiteko, Herri-galdeketa deitzeko eta arautzeko Legeak, ekainaren 27koak, bi zutabe ditu oinarri legal:
  - Estatutuaren 9.2 artikulua, erakundeek herritarren partaidetza sustatuko dutela dioena.
  -Hauteskundeei buruzko 5/1990 Legea.

  Iruditzen zait Konstituzio honen barruan, atzo argitaratutako Legea meriendatu egingo dutela. 

  Elena




------------------------------------------------------------------------------


  _______________________________________________
  Harpidetza eteteko, bidali mezua hona:   Eibartarrak-request a bildua postaria.com
  izenburuan jarriz 'unsubscribe' (horixe bakarrik, komatxo barik)

  Ondoren konfirmazio mezua jasoko duzu harpidetza-etetea berresteko.
-------------- hurrengo zatia --------------
Erantsitako HTML dokumentu bat ezabatu egin da...
URL: <https://postaria.com/pipermail/eibartarrak/attachments/20080716/981b10ba/attachment.html>


Eibartarrak posta zerrendari buruzko informazio gehiago