[eibar] Asturiaserako aholku eske

Eneko Astigarraga eastigarraga a bildua codesyntax.com
As, Uzt 22, 08:50:29, CEST 2008


Bertako Turismo bulegoetan informazio ugari aurkituko duzu. Asko eta
ondo prestatuta zeudela iruditu zitzaidan.

Duela hiru urte aste bete pasatu genuen Nava eta Laviana artean dagoen
herri txiki  bateko (Biemenes) herrixka bateko nekazal-turismo batean.
Ez da derrigor ikustekoa jakina ;.) Hementxe zehazki:
http://www.tagzania.com/item/85340 Herriaren ondare artean
Kareagatarren etxea zegoen.

Sagardo kajak Nava-ko fabrika-sagardotegietan (lagar) erosten genituen
guk. Gero boteila hutsak berriro fabrikara itzuli behar ziren, nonbait
ez zuten erreziklatzen.

Navan bertan Museo de la Sidra dago
(http://www.tagzania.com/item/15356) sagardoa nola, zerekin, ...
egiten den, pas terrible Astigarraga batentzat :-) , baina beno ...

Lavianatik Langreo aldera joaten El Entregon dagoen Museo de la
Minerķa (http://www.tagzania.com/item/48637) interesantea iruditu
zitzaidan, ondo montatuta,  errekonbertsioko diruaz seguruenez.
Langreo herri industriala da, sekulako fabrika zaharrak La Felgeran,
baina bertako maratoia (http://www.tagzania.com/user/fiz/Maranalon)
egin nuen aspaldi eta estimua diot.

Lavianan bertan jai kuriosoa ikusi genuen, Nalon ibaiaren jaitsiera.
Egun guztiko jaia, herrixketako gazteak goizean goiztik mozorrotuta
dabiltza herrotik eta sekulako karroza-barko-tramankuluekin botatzen
dira arratsaldean Nalon Errekara, "Chalaneru" abestu ondoren. Bat bera
ere ez da ailegatzen osorik, baina ondo pasatzen dute. Kuriosoa da
baina agian luzea egiten da anbientean ez bazaude, eta zu zeu ez
bazara errekara botatzen.

Handik oso gertu Oviedo eta Gijon hiriak, merezi dute biak noski,
paseoan ibiltzeko  eta gauza asko ikusteko, tartean Chillida Gijongo
parke eder batean (http://www.tagzania.com/item/85343) . Gertu ere,
Villaviciosa herri polita, Siero ez.  Kostara ez ginen hurbildu eta
pentsatzen dut Covadonga, Enol eta ingurua infestatuta egongo direla
abuztuan. Baina edozein toki da ona Asturiasen.

Ruta de la Toponimia dago Sariegun.
http://www.desdeasturias.com/turismo_asturias/sariego%5Cla_ruta_de_la_toponimia_en_sariego/index.asp

Etxean panfleto batzuk dauzkat, eramango dizkizut.

Eneko



Eibartarrak posta zerrendari buruzko informazio gehiago