[eibar] Durangoko kartel matxista

Oier Araolaza oier a bildua dantzan.com
Ost, Aza 12, 15:18:00, CET 2008


Orain bi urteko kartelean ere ageri zen txapela, baina ordukoan emakume
baten buruan zegoen:
http://www.durangokoazoka.com/news/galeria/2005/2005_03.jpg?display=medium

Ez dakit oso ondo ulertzen dudan zein den kritika feminista auzi honetan.
Ideia zer da, ez dadila gizonezko baten irudirik erabili inoiz ezer
iragartzeko? Nik esango nuke normalean gehiago erabiltzen direla emakumeen
irudiak iragarkietan, eta hori ere gaitzestu egiten da.

Norbaitek Olentzero eta Mari Domingi aipatu ditu. Nire iritziz Mari
Domingiren asmakizunak ez du inondik inora berdintasunera bidean ekarpen
onik egin. Berdintasunaren izenean figura guztiak bikoiztu nahi hori
berdintasunarentzat berarentzat kaltegarria iruditzen zait. Lehenengo eta
behin generoa bigarren mailako ezaugarritzat duten pertsonaien genero marka
nabarmendu egiten da, eta gero genero marka agerikoa duten bikoteak sortzen
dira. Olentzero pertsonaia bat zen, ume guztientzat, neska ala mutil,
baliagarri zena. Orain, umeek ikasten dute Olentzero erreferente maskulinoa
dela eta erreferente femenimo bat ere badagoela Mari Domingi izenekoa. Hori
da berdintasuna? Nire ustez hori atzera pauso izugarria da. Nik oso argi
dut, lehenago edo beranduago Mari Domingik aldarrikatuko du berak ere
baduela Olentzero izateko eskubidea. Eta aterako dira Olentzero
tradizionalaren aldeko taldeak eta Olentzero/a mixtoaren aldekoak. Eta nik
nire buruari galdetzen diot: Mari Domingi asmatzeak mesede ala kalte egin
digu?

oier.

2008/11/12 arrate gisasola <arrategisasola a bildua gmail.com>

> bueno, bueno. Salaketa gehiegizkua, berdintasuna obsesio...
> Salaketa gehiegizkua dala? ez dakit salaketia baina holako kontuekin
> atenzinua deittu biharrian gagozela ez dakat inungo dudarik, ta iaz
> olentzero bakarrik azaltzen bazan, be bai!!! komunikatiboki egitten
> diranekin, nere ustez, emakumian parekidetasuna lortziari begira ez jako
> inungo mesederik egitten. Holako zeozer urtetzen danian larregizkua
> salaketak, baina kasualitatez ez dira emakumiak bakarrik izaten kartel, edo
> bestelakuen protagonista, gure buruak nahiko "oso" intoxikauta dagozelakuan
> nago 2008xan be!!
> Josu, berdintasunaren obsesioan?? nik inon berdina izan nahi ez badot be
> uste dot kontuz ibili bihar garala gai honekin, zoritxarrez feminismuan
> gaixa ondo heltzeko oso urruti gagoz, egunero egunero gai eta arlo
> ezberdinetan dagoz emakumian aurkako erasuak (ta ez nabil jipoietaz) baina
> ondiokan be horrek ez doguz inundik inora identifikatzen, ta gainera behin
> ta berriro erreproduzitzen dira!! kate haundi bat, egunero egunero pilatzen
> dan lastria, azkenian lastre haundi haundi bihurtzen dana.
>
> Ta gaixak merezi dabelakuan nago, mamidun gaixa da ta!!
> Arrate
>
> 2008/11/12 Luistxo Fernandez <luistxo a bildua eibar.org>
>
> At 10:36 2008/11/12, you wrote:
>> >Nik uste dot berdinkerien obsesioan bizi garela. Horrelako gauzetan gizon
>> baten figura bakarrik agertu ezkero, salatzen dugula horrelakoak direla
>> desberdintasun guztien en iturri.
>> >
>> >Kasu honetan, leloak bai, baina kartelak ez du ezta gizonezkorik
>> erakusten. Txapela bai, baina gizonezkoekin lotzen dugun arren (eta horren
>> egokitasunaren inguruko eztabaidetan sartu barik)... sanandresetan,
>> santotomasetan eta abarretan dagoeneko ez dit sorpresarik eragiten neska bat
>> txapela jantzita ikusteak.
>>
>> Eibarren udaltzainak txapelarekin, emakume zein gizonezko
>>
>> eta alardeetako konpainia ez diskriminatzaileetan ere, txapelak, ezta?
>>
>> Luistxo
>>
>> _______________________________________________
>> Harpidetza eteteko, bidali mezua hona:   Eibartarrak-request a bildua postaria.com
>> izenburuan jarriz 'unsubscribe' (horixe bakarrik, komatxo barik)
>>
>> Ondoren konfirmazio mezua jasoko duzu harpidetza-etetea berresteko.
>>
>
>
>
> --
> Arrate Gisasola Izeta
>
> _______________________________________________
> Harpidetza eteteko, bidali mezua hona:   Eibartarrak-request a bildua postaria.com
> izenburuan jarriz 'unsubscribe' (horixe bakarrik, komatxo barik)
>
> Ondoren konfirmazio mezua jasoko duzu harpidetza-etetea berresteko.
>
-------------- hurrengo zatia --------------
Erantsitako HTML dokumentu bat ezabatu egin da...
URL: <https://postaria.com/pipermail/eibartarrak/attachments/20081112/3608edcb/attachment.html>


Eibartarrak posta zerrendari buruzko informazio gehiago