[eibar] Durangoko kartel matxista

Serafin Basauri serafinb a bildua eibar.org
Ost, Aza 12, 16:40:28, CET 2008


Erabat ados Leire. Gora zentzu komuna!

Serafin

leire narbaiza arizmendi(e)k dio:
> Uste dot hanka sartze galanta dala. Kartela ez da matxista, iņundik 
> iņora be ez. Nik gizonezko bat ikusten dot argi (Mintxo komitkietakua 
> hain zuzen be, Arroitan antiojuekin!)
> Nere ustez bisibilidadia da kontua. Kartel eta iragarki askotan 
> gizonak baiņo ez dira agertzen, eta ondo eristen detst esati: Aizue, 
> geu be, andork existitzen gara!
> Txapela, gizonen ikurra da. Neretako argi dago, nahitta alarde 
> parekidian erabili, txistularixak jantzi edo munizipalen uniformia 
> izan. Gure jantzi tradizionalian benetan deseberditzen gaittuana, 
> inguru bestietatik, buruko paiņelua da. Eta uste dot reibindikatzeko 
> sasoia be badala!
> Bestetik, Mari Domingin Fuera!!!! Olentzero seguru mutilzaharra dala!!!
> Mari Domingin asmatziak ez dau bikote tradizionalan alde egitten? 
> Olentzero ezin da promiskuoa izan, edo bakartixa, edo......homosexuala?
> Ba hori!
> leire, feminista
>
> 2008/11/12 Oier Araolaza <oier a bildua dantzan.com <mailto:oier a bildua dantzan.com>>
>
>
>     Orain bi urteko kartelean ere ageri zen txapela, baina ordukoan
>     emakume baten buruan zegoen:
>     http://www.durangokoazoka.com/news/galeria/2005/2005_03.jpg?display=medium
>
>     Ez dakit oso ondo ulertzen dudan zein den kritika feminista auzi
>     honetan. Ideia zer da, ez dadila gizonezko baten irudirik erabili
>     inoiz ezer iragartzeko? Nik esango nuke normalean gehiago
>     erabiltzen direla emakumeen irudiak iragarkietan, eta hori ere
>     gaitzestu egiten da.
>
>     Norbaitek Olentzero eta Mari Domingi aipatu ditu. Nire iritziz
>     Mari Domingiren asmakizunak ez du inondik inora berdintasunera
>     bidean ekarpen onik egin. Berdintasunaren izenean figura guztiak
>     bikoiztu nahi hori berdintasunarentzat berarentzat kaltegarria
>     iruditzen zait. Lehenengo eta behin generoa bigarren mailako
>     ezaugarritzat duten pertsonaien genero marka nabarmendu egiten da,
>     eta gero genero marka agerikoa duten bikoteak sortzen dira.
>     Olentzero pertsonaia bat zen, ume guztientzat, neska ala mutil,
>     baliagarri zena.. Orain, umeek ikasten dute Olentzero erreferente
>     maskulinoa dela eta erreferente femenimo bat ere badagoela Mari
>     Domingi izenekoa. Hori da berdintasuna? Nire ustez hori atzera
>     pauso izugarria da. Nik oso argi dut, lehenago edo beranduago Mari
>     Domingik aldarrikatuko du berak ere baduela Olentzero izateko
>     eskubidea. Eta aterako dira Olentzero tradizionalaren aldeko
>     taldeak eta Olentzero/a mixtoaren aldekoak. Eta nik nire buruari
>     galdetzen diot: Mari Domingi asmatzeak mesede ala kalte egin digu?
>
>     oier.
>
>     2008/11/12 arrate gisasola <arrategisasola a bildua gmail.com
>     <mailto:arrategisasola a bildua gmail.com>>
>
>         bueno, bueno. Salaketa gehiegizkua, berdintasuna obsesio...
>         Salaketa gehiegizkua dala? ez dakit salaketia baina holako
>         kontuekin atenzinua deittu biharrian gagozela ez dakat inungo
>         dudarik, ta iaz olentzero bakarrik azaltzen bazan, be bai!!!
>         komunikatiboki egitten diranekin, nere ustez, emakumian
>         parekidetasuna lortziari begira ez jako inungo mesederik
>         egitten. Holako zeozer urtetzen danian larregizkua salaketak,
>         baina kasualitatez ez dira emakumiak bakarrik izaten kartel,
>         edo bestelakuen protagonista, gure buruak nahiko "oso"
>         intoxikauta dagozelakuan nago 2008xan be!!
>         Josu, berdintasunaren obsesioan?? nik inon berdina izan nahi
>         ez badot be uste dot kontuz ibili bihar garala gai honekin,
>         zoritxarrez feminismuan gaixa ondo heltzeko oso urruti gagoz,
>         egunero egunero gai eta arlo ezberdinetan dagoz emakumian
>         aurkako erasuak (ta ez nabil jipoietaz) baina ondiokan be
>         horrek ez doguz inundik inora identifikatzen, ta gainera behin
>         ta berriro erreproduzitzen dira!! kate haundi bat, egunero
>         egunero pilatzen dan lastria, azkenian lastre haundi haundi
>         bihurtzen dana.
>
>         Ta gaixak merezi dabelakuan nago, mamidun gaixa da ta!!
>         Arrate
>
>         2008/11/12 Luistxo Fernandez <luistxo a bildua eibar.org
>         <mailto:luistxo a bildua eibar.org>>
>
>             At 10:36 2008/11/12, you wrote:
>             >Nik uste dot berdinkerien obsesioan bizi garela.
>             Horrelako gauzetan gizon baten figura bakarrik agertu
>             ezkero, salatzen dugula horrelakoak direla desberdintasun
>             guztien en iturri.
>             >
>             >Kasu honetan, leloak bai, baina kartelak ez du ezta
>             gizonezkorik erakusten. Txapela bai, baina gizonezkoekin
>             lotzen dugun arren (eta horren egokitasunaren inguruko
>             eztabaidetan sartu barik)... sanandresetan, santotomasetan
>             eta abarretan dagoeneko ez dit sorpresarik eragiten neska
>             bat txapela jantzita ikusteak.
>
>             Eibarren udaltzainak txapelarekin, emakume zein gizonezko
>
>             eta alardeetako konpainia ez diskriminatzaileetan ere,
>             txapelak, ezta?
>
>             Luistxo
>
>             _______________________________________________
>             Harpidetza eteteko, bidali mezua hona:  
>             Eibartarrak-request a bildua postaria.com
>             <mailto:Eibartarrak-request a bildua postaria.com>
>             izenburuan jarriz 'unsubscribe' (horixe bakarrik, komatxo
>             barik)
>
>             Ondoren konfirmazio mezua jasoko duzu harpidetza-etetea
>             berresteko.
>
>
>
>
>         -- 
>         Arrate Gisasola Izeta
>
>         _______________________________________________
>         Harpidetza eteteko, bidali mezua hona:  
>         Eibartarrak-request a bildua postaria.com
>         <mailto:Eibartarrak-request a bildua postaria.com>
>         izenburuan jarriz 'unsubscribe' (horixe bakarrik, komatxo barik)
>
>         Ondoren konfirmazio mezua jasoko duzu harpidetza-etetea
>         berresteko.
>
>
>
>     _______________________________________________
>     Harpidetza eteteko, bidali mezua hona:  
>     Eibartarrak-request a bildua postaria.com
>     <mailto:Eibartarrak-request a bildua postaria.com>
>     izenburuan jarriz 'unsubscribe' (horixe bakarrik, komatxo barik)
>
>     Ondoren konfirmazio mezua jasoko duzu harpidetza-etetea berresteko.
>
>
>
>
> ---------------------------------------------------------------------------------------------------
> *Panda IS 2008-ek gehitutako testua::*
>
> Mezu hau zaborra baldin bada (SPAM), egin klik lotura honetan berriz 
> sailkatzeko: SPAM da! 
> <http://localhost:6083/Panda?ID=pav_1154&SPAM=true&path=C:%5CDocuments+and+Settings%5CSERAFIN%5CConfiguraci%F3n+local%5CDatos+de+programa%5CPanda+Software%5CAntiSpam>
> ---------------------------------------------------------------------------------------------------
> ------------------------------------------------------------------------
>
> _______________________________________________
> Harpidetza eteteko, bidali mezua hona:   Eibartarrak-request a bildua postaria.com
> izenburuan jarriz 'unsubscribe' (horixe bakarrik, komatxo barik)
>
> Ondoren konfirmazio mezua jasoko duzu harpidetza-etetea berresteko.





Eibartarrak posta zerrendari buruzko informazio gehiago