[eibar] Trunboi

Serafin Basauri serafinb a bildua eibar.org
Al, Ots 2, 20:13:03, CET 2009


Arratsalde, on:

Trunboik ez dau ONDIOK blogaren gaiņian zirt-edo-zartik egin. 
Bittartian, baiņa, bere bertsuak sortzeko griņari ez detsa ukorik 
egitten. Hamen, Larraitz Alonsori ointsuan egindakuan segidan jarri 
dittuanak "Berrizkoa Gogoan" izenburuakin. Bere tonuan, sarkor eta 
euskera ederrian.

Serafin

*Berrizkoa Gogoan*
                  I
Marmar isila aurpegi hitsak
sortzen ziranak, tristura hitzak
onak ta txarrak ekarri ditu
orain artean bizitzak  (bis)
elkarrizketaren printzak
hara herion emaitzak
kontsolamenduan giltzak
aurkitu nahirik hestu ta larri
arnasestuka surmintzak
ondo bustita agertu ziren
han gehienen begimintzak (bis)
                     II
Orduerdiko saio jatorra
etxekoentzat oso gogorra
duintasuna zer dugun baina
han ikasi gendun horra!!! (bis)
malko isilen borborra
barru barruan minsorra
bizitza zaie izorra
orain aurrera behar da egin
hori dute derrigorra
alkar maitatuz sendotu dedin
maitasunaren enborra (bis)

Doņua: Naufragoarena        Eibar 2009-01-30   Trunboi





Eibartarrak posta zerrendari buruzko informazio gehiago